Prozedura

Europar Batasunetik ateratzeko prozedura Europar Batasunaren Tratatuaren (EBT) 50. artikuluan dago araututa: 

  1. Estatu kideetako edozeinek erabaki ahal izango du, bere konstituzio-arauekin bat etorrita, Batasuna uztea. 
  2. Batasuna uztea erabaki duen estatu kideak Kontseilu Europarrari eman behar dio asmo horren berri. Kontseilu Europarrak emandako argibideak oinarri, Batasunak akordio bat negoziatu eta sinatuko du estatu kide horrekin Batasuna uzteko modua ezartzeko, betiere, estatu horrek Batasunarekin etorkizunean izango duen harremanesparrua aintzat hartuta. Akordio hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 218. artikuluko 3. paragrafoaren arabera negoziatuko da. Kontseiluak sinatuko du hitzarmena Batasunaren izenean gehiengo kualifikatuz, Europako Parlamentuak aurretiaz onespena emanda. 
  3. Tratatuak kasuan kasuko estatuan aplikatzeari utziko zaio Batasunetik bereizteko akordioa indarrean sartzen den egunean edo, horrelakorik ezean, 2. Paragrafoan zehaztutako jakinarazpena egin eta handik bi urtera, baldin eta Kontseilu Europarrak, bereizi nahi duen estatu horrekin ados jarrita, aho batez epe hori luzatzea erabakitzen ez badu. 
  4. Batasunetik bereizi nahi duen estatuak Kontseilu Europarrean eta Kontseiluan duen ordezkariak, 2. eta 3. paragrafoen ondorioetarako, ez du parte hartuko Kontseilu Europarrean edo Kontseiluan estatu horri buruz egiten diren eztabaidetan ezta hartzendiren erabakietan ere. Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 238. artikuluko 3. paragrafoko b) idatz-zatiaren arabera zehaztuko da gehiengo kualifikatua. 
  5. Batasunetik bereizi den estatu kideak berriz ere Batasunari atxikitzea eskatzen badu, bere eskaera hori 49. artikuluan ezarritako prozeduren arabera bideratuko da.

Era berean, EBren Funtzionamenduari buruzko Tratatuak (216 artikulua eta hurrengoak), EBk hirugarren herriladeekin lankidetza egiteko Akordioak bete behar dituen baldintzak eta prozedura ezartzen ditu. Horixe da EBren eta Erresuma Batuaren arteko etorkizuneko harremanari buruzko Akordioa negoziatzeko oinarri juridikoa.

Jarraian, orain arteko negoziazioen garapenari buruzko informazioa:

ATARIKO GAIAK 

ATERATZE AKORDIOA

MERKATARITZA ETA LANKIDETZARI BURUZKO AKORDIOA

Dokumentu Informatzaileak

Idazkaritza Nagusiak Brexit-ari buruz prestatutako oharra (PDF, 131 KB)

Azken aldaketako data: