Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa Euroeskualdea

20 urte baino gehiago Akitaniako Eskualde Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko mugaz gaindiko lankidetzan ibili ondoren, 2011ean sortu zen Akitania-Euskadi euroeskualdea, Lurralde Lankidetzaren Europaren Taldea forma juridikoaren menpean, Lurralde Lankidetzaren Europaren Taldearen (LLET) 1082/2006 (EE) Erregelamenduaren forma juridikoa baliatuta.

90. hamarkadaz geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoak, Akitaniako Eskualdeak eta Nafarroako Foru Komunitateak mugaz gaindiko lankidetza handia izan dute historikoki, eta horren ondorioz, proiektu komunak abiarazi eta finantzatu dituzte. 2000. Urtetik aurrera, lankidetza Euskadi eta Akitania artean hau bilateral izatera pasatu zen, Nafarroako Gobernuak Akitania Eskualdearekin mugaz gaindiko lankidetza Hitzarmen bilateral bat sinatu ostean.

Lurralde horietako eremu batzuen arteko kulturaren eta hizkuntzaren arloko gertutasunak eta Europar Batasunaren baitan dauden gune geografikoetan –bereziki Kantauri aldekoan eta Pirinio ingurukoetan–, interesak etengabe bat egitearen ondorioz, Euskadi eta Akitaniaren arteko lankidetzak eta Nafarroa eta Akitaniaren artekoak lagundu dute gizataldeak hurbiltzen eta eskualde berri horren identitatea eratzen.

2015. urtearen amaieran, Nafarroako Foru Komunitateak Euroeskualdearen parte izateko borondatea adierazi zuen. Atxikipena, 2016ko urtarrilean gauzatu zen, Euroeskualdearen funtzionamendua arautzen duten Atxikipen Hitzarmenaren eta Estatutu berrien sinadurarekin. 

http://www.aquitania-euskadi.eu/eu

Helburua

Helburua Euroeskualdearen lurralde osoko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalean lagungarriak diren ekintzak gauzatzea da. Horretarako, mugaz gaindiko lankidetza bideratu eta bultzatuko da.

Lurraldeko lankidetza-eremu honen helburua da, azken batean, nagusiki esparru hauen garapen bateratua bilatzea:

  • I+G+B
  • Ingurumen eta garapen iraunkorra
  • Irisgarritasuna
  • Hiri-garapen iraunkorra
  • Kultura, Euroeskualdeko hizkuntzen elkarrekiko ezagutza bultzatzea
  • Lankidetza hezkuntzan eta prestakuntzan
  • Nekazaritza eta elikadurari loturiko tratamendua

Kideak

  • Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Akitania Berria Eskualdea
  • Nafarroako Foru Komunitatea

Gobernantza

Batzar Nagusian 18 ordezkari izango dira: 6 Euroeskualdeko kide bakoitzeko.

Urtean bi batzar nagusi egiten dira, eta presidentetza bi urtetik behin aldatzen da, txandaka.

Batzorde Betearazlean erakunde bakoitzeko 2 ordezkari daude, eta urtean hainbat alditan elkartzen dira. Batzar Nagusiaren bilerak prestatzen ditu, Euroeskualdearen ildo estrategikoak betetzen direla bermatzendu -besteak beste proiektuen deialdiak ebatziz– eta Batzar Nagusian hartutako erabakiak betetzen direla bermatzen du.

Egoitza

Hendaian dago, eta zuzendari batek bideratzen duen talde teknikoa du.

Plan estrategikoa

2014-2020 eperako onetsi da, eta Euroeskualdearen jarduera osatzen duten ardatzak eta ekintza-ildoak jasotzen ditu.

Plan Estrategiko hau eguneratzeko barne prozesua hasi da, Euroeskualdearen egitura berrira egokitzeko asmoz.

Ekintzak

Euroeskualdeak, 2014-2020 Plan Estrategikoan finkatutako helburuak betetzeko asmoz, ekintza ezberdinak garatzen ditu:

  • Mugaz gaindiko lankidetzaren proiektuen deialdiak: Urtean bi egiten dira, 700.000 euroko aurrekontuarekin. Lehen sesioa 1. Ardatzari buruzkoa da “Euroeskualdeko Hiritartasuna” eta bigarren sesioa 2. Ardatzari buruzkoa “Jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresa Lehiakortasuna”.
  • Partenariado Estrategikoak: Plan estrategikoaren lehentasunak garatzen dituzten agente egituratzaileekin ekintza espezifikoak garatzeko lankidetza instrumentu konkretuak dira. 

Hortaz gain, Euroeskualdeak proiektuak aurkezten ditu Europako Batasuneko finantzazio programa ezberdinetara diru laguntzak jasotzeko asmoz, INTERREG V-A España-Francia-Andorra Programa (POCTEFA), besteak beste.

 

Azken aldaketako data: