Urte Anitzeko Finantza Esparrua 2021-2027
Urte Anitzeko Finantza Esparrua 2021-2027
EBn, aurrekontu-arloko mugarririk garrantzitsuena Urte Anitzeko Finantza Esparrua da. Esparru horretan ezartzen dira EBk politiketara bideratu nahi dituen zifrak, ezartzen diren lehentasunen arabera. MFPk gutxienez bost urteko aldia hartu behar du, baina normalena 7 urtekoa izatea da.
1.1. Ezaugarriak
Aurreko aldiko 11 helburu tematikoak sinplifikatu eta bost inbertsio-lehentasunetan finkatu dira, EBren 2021-2027ko septenioko inbertsioak bultzatuko dituzten bost Helburu Politiko (EE) nagusitan:
- HE1. Europa adimentsuagoa, berrikuntzaren, digitalizazioaren, eraldaketa ekonomikoaren eta enpresa txiki eta ertainei emandako babesaren bidez
- HE2. Europa ekologikoagoa eta karbonorik gabea, Parisko Akordioa aplikatuko duena eta trantsizio energetikoan, energia berriztagarrietan, ekonomia zirkularrean eta klima-aldaketaren aurkako borrokan inbertituko duena;
- HE3. Europa konektatuagoa, garraio estrategikoarekin eta sare digitalekin
- HE4. Europa sozialagoa, Gizarte Eskubideen Europako Zutabea egia bihurtuko duena eta kalitatezko enplegua, hezkuntza, hezkuntza- eta lanbide-gaitasunak, gizarteratzea eta osasun-laguntza jasotzeko berdintasuna babestuko dituena
- HE5. Herritarrengandik hurbilago egongo den Europa bat, tokiko kudeaketa hazteko estrategiak babestuko dituena eta EB osoan hiri-garapen iraunkorra (hiriguneak, landa-eremuak eta kostaldeak) lortzen lagunduko duena.
Eskualde-garapeneko inbertsioak 1. eta 2. helburuetan oinarrituko dira bereziki. EGEFen eta Kohesio Funtsaren baliabideen % 65 eta % 85 artean lehentasun horiei esleituko zaizkie, estatu kideen aberastasun erlatiboaren arabera. Espainian, % 91ko RNBa du, eta jasotako funtsetatik % 45 digitalizazio-kontuetara bideratu behar du, eta % 30 ekonomia berdera. Gainerako % 25a beste helburu batzuetarako erabil daiteke.
Estatu kideak |
gutxieneko % HE1 |
gutxieneko % HE2 |
% 75etik beherako RNBa |
% 35 |
% 30 |
% 100 eta % 75 bitarteko RNBa |
% 45 |
% 30 |
% 100ik gorako RNBa |
% 60 |
HE1 + HE2 = gutxienez % 85 |
2021-2027 programazio-aldiko GAKO batzuk:
Gaikako kontzentrazioa (Europak inbertsioak kontzentratu nahi dituen eremuak), sinplifikazioa, argitasuna, malgutasuna eta EBko tresnen arteko sinergiak sustatzea eta araudia hobetzea.
Hiri-eremuen garapen integraturako OP5 berria jarri du abian.
EGEFen % 8 inguru hiri-garapen iraunkorrera bideratuko da, eta, horrela, kohesio-politikaren hiri-dimentsioa indartuko da. Gainera, EGEF funtsen zati handi bat ( % 65 eta % 85 artean) 1. eta 2. helburuetan biltzen da, hau da, hazkunde adimentsuan eta ekonomia berdean.
Tokiko eragileek parte hartzea funtsezko baldintza izango da tokiko garapeneko estrategiak landu eta aplikatzeko.
Agintarien eta programen onuradunen erantzukizunak indartu nahi dira, ikusgarritasunari eta komunikazioari dagokienez. Komunikazioari, gardentasunari eta ikusgarritasunari buruzko betekizun komunek komunikazio-ekintza koherenteagoak, eraginkorragoak eta efizienteagoak bermatzen dituzte.
2014-2020 eta 2021-2017 programazio-aldietako Europako funtsen eta programen arteko elkarrekikotasuna
ESPARRUA |
UFE 2014-2020 |
UFE 2021-2027 |
Europako Lurralde Kooperazioa (CTE) |
Interreg |
Interreg |
I+G+b, ETEak, Ingurumena eta jasangarritasuna
Enplegua, Prestakuntza, Gazteria eta Kirola |
Horizonte 2020 |
Horizonte Europa |
Instrumento pyme |
EIC Accelerator |
|
COSME |
Mercado único |
|
LIFE |
LIFE |
|
Mecanismo Conectar Europa |
Mecanismo Conectar Europa |
|
FEIE (Fondo Europeo para Inversiones Estratégicas) |
InvestEU |
|
Erasmus+ |
Erasmus+ |
|
EaSI para el empleo y la innovación social |
FSE+ |
|
Kultura, Herritarrak, Eskubideak eta Justizia |
Derechos, igualdad y ciudadanía |
Fondo justicia, derechos y valores |
Europa con los ciudadanos |
||
Justicia |
||
|
Europa Creativa |
Europa Creativa |
|
FEDER |
FEDER |
Europako Egitura eta Inbertsio Funtsak (FEIE) |
FSE |
FSE+ |
FC |
FC |
|
FEADER |
FEADER |
|
FEMP |
FEMPA |
|
|
|
FTJ |
Urte Anitzeko Finantza Esparrua 2014-2020
Europar Batasuneko Urte Anitzeko Finantza Esparrua (UAFE) 2014-2020 EBren finantza-programa da, eta programa horren bitartez, bere politika ekonomikoak garatzen ditu, zazpi urterik behin. Hala, programa eta funtsen bidez, esparru publikoko eta pribatuko sektoreetako ehunka mila onuradunei finantza-laguntza ematen die.
UAFE ez da EBren aurrekontua, baizik eta lehentasun politikoen adierazpen bat. Aurrekontu-planifikaziorako tresna ere bada, bertan, EBk, zazpi urtetan, zenbat eta zein sektoretan inbertituko duen zehazten baita.
Bila ezazu zure aukera
Ikasle, Unibertsitate, gazte, zientzialari, gobernuz kanpoko erakunde, sektore pribatu, autonomo, gizarte zibil, herritar, eskualde… Europako proiektuetan parte hartzeko asmorik duzue, deialdi edo EBren barruko lizitazioak eta EBren kanpoko lizitazioak bitartez? Lankidetza-ildo berriak sustatu nahi dituzue? Eta Europako finantza-ildoak eskuratu?
Jarraian datorren koadroan, erantzunak biltzen eta eskaintzen dira. Horretaz gainera, UAFE 2014-2020 Programei buruzko orientabideak ere ematen dira, bai eta ondokoak ere zehaztu: helburuak, helburu horietara bideratutako diru-kopuruak eta finantzazio-deialdiak, baita euren oinarri juridikoak eta horietara sartzeko estekak ere.
Anitzeko Finantza Esparrua 2014-2020 – Europar Batasuneko Programak | ||||
---|---|---|---|---|
Jardun-sektorea | Sail interesgarriak | Programa espezifikoak | Deialdiak / Lizitazioak REVIE: Deialdiak gaika |
Lan-programak / Partaidearen gida |
Harremanetarako puntua / Aholkularitza Euskadiren Ordezkaritza Europar Batasunerako |
||||
Agenda Digitala | Internet, komunikazioak, berrikuntza, teknologia berriak, telecom, lehiakortasuna, interkonexioa, elkarreragingarritasuna, zerbitzu digitalen azpiegiturak, sare transnazionalak, konponbide teknikoak, Horizonte 2020. | "Europa Konektatu" Mekanismoa | Finantzazio aukerak | Lan-programa |
Nekazaritza eta Landa Garapena | Laguntza zuzenen erregimena, merkaturako laguntza neurriak, landa garapena, nekazaritza eta ingurumena, bioenergia, aldaketa klimatikoa, kalitate-politika, bioteknologia, sustapen-neurriak, baso-baliabideak, estatu-laguntzak, ikerketa eta berrikuntza, elikagai- eta pentsu-segurtasuna , animalien osasun eta ongizatea, landare-osasuna, zehaztasun geografikoak/ jatorri-deiturak | Nekazaritza Politika komuna (Pilar I) | Finantzazio aukerak | Lan-programa |
Ezagutzen transferentzia, lehiakortasuna, elikagai-katea, ekosistemak, baliabideek efizientzia, gizarteratzea, nekazaritza, silbikultura, ingurumena, landa-ekonomiaren dibertsifikazioa, landa-garapeneko tokiko ekimenak, landa-turismoa, landa-ondarearen kontserbazioa. | Nekazal Garapena (Pilar II) | Finantzazio aukerak | Lan-programa | |
Kultura | Kultura, sormena, zinea, enplegua sortzea, kultura- eta sormen-industriak, kultur eta hizkuntza aniztasuna, ikus-entzunezko sektorea, jaialdiak, artistak, ikus-entzuleak, kultura-ondarea, Europako kultur hiriburua, arkitektura, literatura, artea, Europako sariak, kultura-ibilbideak | Europa Creativa Programa | Deialdiak | Lan-programa |
Garapena eta laguntza humanitarioa | Pobreziaren kontrako borroka; ekonomia, gizarte eta ingurumen jasangarrirako garapena; demokrazia; giza eskubideen gobernamendua; deszentralizatutako lankidetza; EU Aid Volunteers; garapenerako lankidetza estrategikoak; borondatezko gazte lankideak; gobernantza, garapenerako heziketa, egiturako laguntzak, trebakuntza, ura eta saneamendua, aliantza berriak, berdintasuna, justizia | Garapen Lankidetzarako Tresna | Deialdiak | Lan-programa |
Aukerak Euskal Agentzia | ||||
Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak | Hezkuntza, mugikortasuna, nazioartekotzea, hezkuntza- eta prestakuntza-gaitasunak, enplegagarritasuna, ikasleak, irakasleak, gazte-partaidetza, gazte-egiturak, boluntariotza, kirola, lanbide heziketa, kirol- eta gazte-elkarteak, enpresak, erakundeen arteko lankidetza, ikastetxeak, etwinning, bekak, master, helduen ikasketa, ikerketa, trukea, kirol-ekitaldiak, nazioarteko topaketak, elkarte transnazionalak, dopajea. | Erasmus+ Programa | Aukerak eta Deialdiak | |
Enplegua eta Gizarte Gaiak | Enplegua, gizarte-politikak, erreforma soziala, lan erreforma, enpleguaren kalitatea, jasangarritasuna, gizarte-babeseko sistemak, gizarteratzea, pobrezia murriztea, lan-baldintzak, mikro-finantzak, finantzazioa eskuratzea eta gizarte-ekintzaileak, mugikortasun geografikoa, arriskuan dauden taldeak, berdintasuna. | Enplegu eta Gizarte Berrikuntzako Programa | Deialdiak eta lizitazioak | Lan-programa |
Gazteria, gazte-enplegua, lan munduan txertatzea, lehenengo enplegua | Gazte Enpleguari buruzko Ekimena | Aukerak | Programa | |
Enplegua, konpetentzia berriak, enplegua bilatzeko laguntzak, lan–orientazioa, trebakuntza, birziklatzea, tutoretza eta ekintzailetzaren sustapena, mugikortasuna, munduko merkataritzako jarraibideen aldaketak (enpresen itxiera, deslokalizazioa, eta abar). | Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsa | Eskaerak | Programa (PDF, 284 KB) | |
Pertsonen eskubide eta askatasunak, haurren eskubideak, diskriminazio eza, berdintasuna, emakume eta haurren kontrako indarkeria, desgaitasuna, erlijioa, arrazismoa, sexu-orientazioa | Eskubideak, berdintasuna eta herritargoa | Deialdiak | Lan-programa | |
Janariaren eta arropa eta eskolako materiala bezalako premia biziko ondasunen banaketa, gizarteratze-neurriak, pobrezia, dohaintzak | Europako Laguntza Funtsa arrisku egoera gehien sufritzen dutenentzat | |||
Energía | Azpiegitura energetikoak, berrikuntza, sare transnazionalak, garraioa, enpresak, inbertsio publikoa, teknologia berriak, efizientzia energetikoa, energia berriztagarriak, segurtasun nuklearra, horizonte 2020. | Europa Konektatu Programa | Deialdiak | Lan-programa |
Industria eta empresa | Lehiakortasuna eta jasangarritasuna enpresetan, ETEak, finantzazioa, merkatuetan sartzea, ekintzailetza, gazte ekintzaileak, emakuem ekintzaileak, hazkundea, enpresa-kultura, kultural ibilbideak, produktuak eta lehiakortasuna turismoaren arloan, itsasoko eta kostako turismo estrategia, sareak, internalizazioa eta merkatu berrietan sartzea, industria-lankidetza, jardunbide egokien trukea, berrikuntza eta teknologia berriak, kultura eta sormen industriak, smart cities, clusters, KTES, erakundearen erantzukizun soziala, gizarte-ekonomia, goi-hezkuntza eta lanbide heziketa, komunikazio eta marketin estrategiak | Enpresen Lehiakortasunerako Programa eta ETEentzat (COSME) | Deialdiak eta lizitazioak | Lan-programa |
Satelite bidezko nabigazioa, GNSS, sateliteak, azpiegitura, GPS, GLONASS, Berrikuntza, Horizonte 2020 | Copernicus | |||
Sistema de navegación por satélite, GNSS, satélites, infraestructura, GPS, GLONASS, Innovación, Horizonte 2020 | Galileo | |||
Immigrazioa eta Babes Zibila | Immigrazioa, asiloa, errefuxiatuak, migrazioa legala, integrazioa, irregulartasuna | Fondo de Asilo, Migración e Integración | Programa eta Deialdiak | |
Natur eta giza katastrofeak, larrialdiak, baliabideak, hondamenak, lankidetza, inguramen-operazioak | Babes Zibileko Mekanismoa | Programa eta Deialdiak | ||
Boluntarioen Europako Kidegoa, boluntariotza, gazteria, garapen-lankidetza, laguntza humanitarioa, larrialdia, operazio humanitarioak, lankidetza-proiektuak, lankidetzako nazioarteko esperientzia | EU Aid Volunteers | Aukerak | ||
Berrikuntza, zientzia eta teknologia | Bikaintasun zientifikoa, lidergo industriala, teknologia berriko garapena, ICTk, KETk, erronka sozialak, itsasoko ekonomia, osasuna, nekazaritza, bioekonomia, energia, garraioa, ekintza klimatikoa, ingurumena, baliabideen erabilera efizientea eta lehengaiak, gizarte hausnartzaileak, segurtasuna, ikerketa-institutua, prestakuntza, ikerlariak, doktoretzak, zentro teknologikoak | Horizonte 2020 | Deialdiak | |
Justizia eta Herritarren eskubideak | Herritarren sentsibilizazioa, historia, herrien arteko elkarketak, ondare kulturala eta memoria historikoa, konpromiso zibikoa eta demokratikoa, elkarrizketak, partaidetza aktiboa, gizarte zibila, think tanks | Europa herritarrekin | Deialdiak | |
Justizia zibila eta penala, justizia eskuratzea, mugaz haraindiko kasuak, droga-trafikoa, krimena, lankidetza judiziala, delituaren prebentzioa | Justizia Programa | Deialdiak | ||
Derechos y libertades de las personas, derechos de los niños, no discriminación, igualdad, violencia contra las mujeres y los niños, discapacidad, religion, racismo, orientación sexual | Eskubideak, berdintasuna eta herritargoa | |||
Ingurumena | Garapen jasangarria, ingurumena, klima, ekonomia efizientea, baliabideen erabilera, ekonomia hipokarbonikoa, errisilientzia, ingurumenaren kalitatearen babesa eta hobekuntza, ingurumen-araudia, ingurumen-gobernamendua, ura, gizarte zibila, GKE, tokiko eragileak. | LIFE + Ingurumen eta Klimaren aldeko Ekintza Programa | Deialdiak | |
Arrantza | Ur-baliabideen eta akuikulturaren ustiaketa jasangarria, garapen jasangarria, arrantza-flotaren gaitasuna arrantzan egiteko, ingurumena, baliabide naturalak, arrantza-guneetako bizitza-kalitatearen hobekuntza, arrantza sektoreko gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, lehiakortasuna, itsasoko ondarea, merkatu berrietan sartzea, berrikuntza, energia-iturri jasangarriak | Itsas eta Arrantzarako Europako Funtsa | Finantzazio aukerak | |
Elikagaien Segurtasuna Osasuna eta Kontsumitzaileak | Osasuna, osasun-desberdintasunak, berrikuntza, osasun-sistemen jasangarritasuna, mugaz haraindiko sistemak, herritarren babesa | Osasuna Hazkundearentzat | Deialdiak | |
Kontsumitzaileak, segurtasuna, produktuak, elikagai-katea, kosmetikoak, kontsumitzaileen eskubideak, kontsumitzailearen babesa | Kontsumitzaileentzako Programa | Deialdiak | ||
Animalien eta landarren osasuna, gaixotasunen eta izurriteen kontrola eta erauztea, kontsumitzailearen babesa eta informazioa, ingurumena , enplegua | Elikagaiak eta Pentsuak | |||
Garraioa | Mugaz haraindiko errendimendu handiko sareak, jasangarritasuna, interkonexioa, energia, telekomunikazioak, mugaz haraindiko konexioen eraikuntza, itoguneak, azpiegitura-funtsa, berrikuntza, portuak eta itsas inguruak, espezializatutako lanbide heziketa, Euro | Europa Konektatu Mekanismoa | Deialdiak | Lan-programa: urte anitzekoa eta urtekoa |
Finantzazio tresnak |