Pirinioen Konferentzia Atlantikoa (CAT)

PIRINIOEZ GAINDIKO KONFERENTZIA ATLANTIKOA (CAT)

Pirinioez Gaindiko Konferentzia Atlantikoa –Conferencia Atlántica Transpirenaica (CAT)- 2007an sortua eta hasieran “Euro-Eskualdeko Konferentzia” izena hartu zuena, hurbileko mugaz gaindiko arazoak aztertu, eztabaidatu eta adosteko alde eta maila anitzeko instantzia bat da. 2019ko urtarrilaren 11n 2018-2028 mugaz gaindiko lankidetza Hitzarmen berria sinatu zen.

Mugaz haraindiko interakzioa duten eremu eta zerbitzu publikoetan eskumenak eta funtzioak dituzten mugaren bi aldeetako gobernuko erakunde publiko eta kolektibitateek osatzen dute, eta Elkarte izaera hartzen du.                            

Helburua

Mugatik hurbil dauden eremuetan politika publikoen koordinazioari bide ematea du helburu, lurralde horretan dauden herritarrei eragiten dieten zailtasun eta arazoak konpontzen saiatzeko. Lankidetza arlo ezberdinetan ematen da, hala nola osasuna, lana, garraioak, ekintza soziala, hezkuntza, ingurugiroa; eta hizkuntzen sustapena, besteak beste.

Kideak

Mugaz gaindiko lankidetza-foro hau honako kide hauek osatzen dute:

  • Eusko Jaurlaritza,
  • Nafarroako Foru Gobernua,
  • Gipuzkoa Foru Aldundia,
  • Iparraldeko Euskal Hirigune Elkargoa,
  • Pirinio Atlantikoetako Departamentu Kontseilua,
  • Akitania Berriko Eskualde Kontseilua, eta
  • Pirinio Atlantikoko Prefektura, kide gonbidatu gisa.

 Gobernantza

  • Batzorde betearazlea: konferentziako kideen ordezkari ofizialek osatzen dute, eta organo betearazle eta erabaki hartzaile gisa jarduten du.
  • Batzorde Teknikoa: lanak bultzatu eta koordinatzen dituen teknikoen batzordea.

Ekintzak

Hainbat gairi buruzko mugaz gaindiko ekimenak jorratu dira, besteak beste: Txingudiko Badiaren sedimentazioa, ospitaletako lankidetza, uren kalitatea, enplegu eskatzaileentzako mugaz gaindiko arreta, muga aldeko gizarte diagnostikoa, izurrite zaintza, droga kontsumoaren prebentzio ekintzak…

Gaur egun, CAT honako arloetan lanean dabil: lurraldearen datuen behaketa, tituluen ezagutzea eta baliokidetasuna, mugaz gaindiko institutu baten sortzea, hizkuntzen irakaspena bultzatzea, gutxieneko prestazio sozialen datu eskualdaketa, trafiko kudeaketa, edo kutsaduraren eta uholdeen arriskua kudeatzea.

 

Azken aldaketako data: