Pirinioetako Lan Elkartea (PLE)
PIRINIOETAKO LAN ELKARTEA (PLE)
Pirinioetako Lan Elkartea / Comunidad de Trabajo de los Pirineos –PLE / CTP- 1983an sortu zen, Europako Kontseiluaren laguntzarekin, zeinek Pirinioetako eremuan Europako beste muga batzuetan dauden mugaz gaindiko lankidetza egituraren antzekoa ezartzea zuen helburu. 2005ean, PLEk Partzuergo izaera hartu zuen, Espainiako zuzenbide publikoaren mendeko erakunde juridikoa, esku-hartzeari beste bultzada bat emanez, bereziki funtsen eta programa europarren kudeaketaren eremuan. 2017tik Partzuergoa Aragoiko Autonomi Erkidegoko Administrazioari atxikitzen zaio.
Helburua
Pirinioetako Lan Elkartearen xedea mugaz haraindiko lankidetza sustatu eta garatzea da hura osatzen duten erakundeen eskumenen esparruan, interes orokorreko ekintza komunen bitartez eta, bereziki, hurrengo arloetan:
- Garraiobideak eta komunikabideak.
- Energiaren kudeaketa.
- Nekazaritza, baso eta mendiko ekonomia.
- Turismoaren eta termalismoaren sustapena.
- Baliabide naturalen eta ingurumenaren babesa.
- Arrisku naturalen prebentzioa eta kudeaketa.
- Klima aldaketaren eraginen arintzea eta egokitzapena.
- Lurraldearen antolaketa eta hirigintza.
- Garapen jasangarria, lurralde-garapena eta landa-garapena.
- Kultur ondarea.
- Goi-mailako irakaskuntza, hezkuntza eta lanbide heziketa.
- Ikerketa, berrikuntza, transferentzia teknologikoa eta informazioaren gizartea.
- Industria, merkataritza, artisautza, zerbitzuak.
- Enpresei laguntza, ETEei bereziki.
- Lanbide iraunkorrak sortzea sustatzea.
Kideak
Hauek dira Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoaren kideak:
- Mugaz Haraindiko Lankidetzarako Andorrako Erakundea,
- Akitania Berria Eskualdea,
- Aragoiko Autonomia Erkidegoa,
- Kataluniako Autonomia Erkidegoa,
- Euskadiko Autonomia Erkidegoa,
- Okzitaniako Eskualdea,
- eta Nafarroako Foru Erkidegoa.
Gobernantza
Urtean behin egiten da Osoko Bilkuraren Kontseilua, eta presidentea bi urtetik behin txandakatzen da, kideen hurrenkera alfabetikoan. Batzorde Betearazlea idazkari nagusiak zuzenduko du, eta PLEko kide diren kolektibo guztien ordezkariz osatuta dago. Batzordea urtean hainbat alditan biltzen da eta jarraitu beharreko ildo estrategikoak ezartzen ditu.
Egoitza
Jacan dago eta PLEko Partzuergoko zuzendariak koordinatutako lan talde bat dauka.
POCTEFA programa
PLE Espainia-Frantzia-Andorra Lurraldeen Lankidetzarako Eragiketa-programaren (POCTEFA) Kudeaketa Agintari gisa jarduten du. Programa honek, FEDER Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bitartez 190 milioi euro jasotzen dituena, mugaz gaindiko lurraldean bizi diren 15 milioi biztanleen bizi baldintza hobetzea du xede.
POCTEFAk Pirinioetako bi aldeetako eta itsasertzeko eremuetako aktoreek diseinatuko eta kudeatutako mugaz haraindiko lankidetza-proiektuak kofinantziatzen ditu, eta aktore hauek programan parte hartzen dute lurraldearen garapen adimenduna, iraunkorra eta integratzailea babestuz. 2014-2020 epean, programak diruz lagunduko ditu hainbat esparrutan eskualdeko arazo orokorrei konponbidea bilatzea xede duten proiektuak; besteak beste, berrikuntza eta lehiakortasuna, ingurumena, I+G, mugikortasuna, prestakuntza eta klima aldaketaren egokitzapena, besteen artean.
Azken aldaketako data: