CRPMri buruzko informazio orokorrari gehitzeko informazioa

CRPM Europako 150 eskualdek osatutako elkartea da, 200 milioi pertsona biltzen ditu eta Europar Batasuneko 27 estatu kideak daude ordezkatuta. Eskualdeak 7 batzorde geografikotan antolatuta daude. Europar Batasunaren garapen orekatuagoa sustatzea du helburu, espazio bakoitzari balioa emango diona, ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa indartzeko. http://www.crpm.org

Euskadi bertako kide da sortu zenetik. CRPMren batzorde geografikoak hauek dira:

• Atlantic Arc

• Balkan and Black Sea

• Islands

• Intermediterranean

• Baltic Sea

• North Sea

Batzorde geografikoez gain, CRPMk hainbat lantalde tematiko ditu gaur egun: migrazioa, Klima eta Energia, Kohesioa, Genero Berdintasuna, etab. Euskadi Genero Berdintasuneko Task Forcearen buru da. Batzorde geografikoen artean, Arku Atlantikoaren Batzordea nabarmentzen da. Arku Atlantikoko Batzordea Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziako batzorde geografikoetako bat da, eta haren ekintza, eskualde kideen igurikimenetarako berariazkoa bada ere, esparru orokorrago batean kokatzen da. 1989az geroztik lankidetzan ari diren 20 eskualde aitzindarik osatzen dute.

Faron (Algarve, Portugal) sortu zen. Bost estatutako eskualdeek osatzen dute (Irlanda, Erresuma Batua, Frantzia, Espainia eta Portugal), Andaluziatik Eskoziaraino. 60 milioi biztanle inguru ditu, Europako biztanleriaren % 12. Gaur egun, Arku Atlantikoaren Batzordea Euskadi buru da 2020ko urritik, bi urterako, eta luzatzeko aukera dago. Honako helburu hauek ditu:

• Eskualdeen potentziala sustatzea eta erronka bateratuei aurre egitea.

• Lankidetza-eremu dinamikoa finkatzea.

• Interes atlantikoen alde lan egitea.

• Eskualde atlantikoek aurre egin beharreko etorkizuna prestatzea 2015eko martxoaren 17an eta 18an Arku Atlantikoaren Batzar Nagusia Bilbon egin zen: http://www.arcatlantique.org/pdf/doc_travail/719_es.pdf 2022ko maiatzaren 24an eta 25ean, Arku Atlantikoko Batzordearen Batzar Nagusi berria egin zen Donostian.

Azken aldaketako data: