Europar Batasunaren inguruko gaietarako konferentzia (CARUE)

Europar Batasunaren inguruko gaietarako konferentzia (CARUE)

Europar Batasunaren inguruko gaietarako konferentzia, hemendik aurrera CARUE, Estatuko Administrazio Orokorraren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetzarako organoa da, hain zuzen, Europar Batasunaren inguruko gaiak jorratzeko.

1989an egin zuen lehen bilera, eta haren erregulazioak 1997an hartu zuen lege maila, Europako erkidegoen inguruko gaiak jorratzeko konferentzia arautzen duen 2/1997 Legearen bidez. 1997ko ekainaren 5ean, Konferentzia horrek bere barne-erregelamendua onartu zuen. Gero aldaketa-puntualak egin zitzaizkion 2008an, 2009an eta 2010ean.

Konferentzia horrek hartutako erabakien artean nabarmentzekoak dira Autonomia Erkidegoek Europako Batzordeko komiteetan parte hartzeari buruzko erabakia (1997), eta 2004ko abenduaren 9ko erabakiak, Autonomia Erkidegoek Europar Batasuneko Kontseiluan parte hartzeari buruzkoak. Horietako lehenengoa REPERreko Autonomiako Gaien Sailari buruzkoa eta Kontseiluaren lantaldeetako parte-hartzeari buruzkoa zen; eta, bigarrena, Batasunaren Kontseiluak formazioetan duen parte-hartzeari buruzkoa.

Europar Batasunarekin lotutako gaien konferentziaren azken bilera 2022ko uztailaren 29an egin zen.

Biltzarraren laguntza-organoa Koordinatzaileen Batzordea da. Batzorde horretako bileretan, Eusko Jaurlaritzaren izenean, Europako Gaietarako Zuzendaritza betetzen duen pertsonak parte hartzen du. Koordinatzaileen Batzordearen azken bilera 2024eko ustailaren 2 eta 3an izan da.

CARUE: http://www.euskadi.eus/carue-conferencia-para-asuntos-relacionados-con-la-union-europea/web01-s1leheki/es/

Azken aldaketako data: