-
Europako Batzordeak Estrategia hau Kohesio Politikarekin eta Errotzeko Eskubidearekin lotu du.
-
Horrek esan nahi du EBren egitura-funtsak gehiago bideratuko direla turismoarekin lotutako azpiegituretara, tokiko enpresa-ehunera, kultura-ondarera, berrikuntzara eta beste gaitasun batzuetara, despopulazio-arriskuan dauden eremuek turismoa garapenaren eragile izan daitezen.
-
Horri lotuta, oreka eta deszentralizazioa sustatzeko jarduera-ildo berri bat dago, turismo asko hartzen duten helmugak baitaude, beste batzuen kaltetan.
-
-
Tresna berri ugari aurreikusten dira:
-
Kudeaketa Eredua;
-
Gomendio edo erakunde-jarraibide berri bat;
-
Turismo Akademia;
-
Behatoki bat;
-
eta Datuen Espazio bat, adimen artifizialarekin lotua, lehentasunezko teknologia gisa, besteak beste;
-
baita Sinplifikazio Ekimen bat ere; EBk, batez ere, aipatutako trantsizioak ETEen mailan bizkortzearekin lotzen du, turismoan enpresa mota horiek baitira nagusi;
-
Krisiak Koordinatzeko eta Kudeatzeko Sarea ere sortuko da sektore honetarako, krisi geopolitiko, klimatiko, sanitario eta bestelakoei erantzuteko;
-
Turismo Hiriburutza Sariak, hain ezagunak ez diren helmugak sustatzeko;
-
Destination Europe marka lurralde-maila txikiagoko beste marka batzuekin koordinatuko da;
-
gobernantzaren arloan, Europako mailan berriak izango diren tresnen artean Lankidetza Esparrua;
-
eta Aliantza publiko-pribatu berri bat.
-
-
Garraioari dagokionez, konektagarritasun zailagoa duten lurraldeak ere lehenetsiko dira, aipatutako oreka-irizpidearen alde, eta lehentasunezko sektore hauek aipatzen dira:
-
hegazkintza;
-
ibilgailuen alokairua;
-
eta garraio publiko elkarreraginkorra eta estatuen artekoa.
-
-
Finantzaketa:
-
orain arte eskualde-kohesiorako programekin eta Next planarekin bideratu da besteak beste;
-
baita berrikuntzako eta barne-merkatuaren batasuneko programekin ere;
-
2028-2034 aldian, aurreikusita dago, halaber, Estatu eta Eskualde Plan bateratuen bidez egituratzea.
-
-
Kanpo-ekintzan, India, Japonia eta Nazio Batuak bezalako bazkideak lehenetsiko dira.
-
Europako Batzordeak adierazpenak eta galdera eta erantzunen gida argitaratu ditu.
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea






