LEHENDAKARIA, OKZITANIAN, lurraldeen arteko lankidetza handiagoaren alde egin du Europako integrazio-proiektuari begira, subsidiariotasunaren eta politiketan hurbiltasunaren printzipioaren alde, eta lurraldeentzat eskumen eta aurrekontu handiagoak eskatu ditu, baita industriarako politika zehatzago baten eta Europako industria-ekoizpenaren alde ere.

Argitalpen-data: 

Lehendakariak adierazi du Okzitaniako aliantzek eta ekimen bateratuek Europako proiektu komuna eta subsidiariotasunaren printzipioa indartu behar dituztela (hau da, herritarrengandik hurbil erabaki politikoak hartzea), EBren oinarrizko printzipioetako bat baita.

Okzitania eta Euskadi bezalako lurralde-errealitateek EBren esparruan eskumen eta aurrekontu egokiak izan ditzatela eskatu du.

Europako aireontzi-enpresa nagusietako baten instalazioak bisitatu ditu Lehendakariak Okzitaniara egindako bidaia instituzionalaren barruan.

Lehendakariak europarrok gure interesak defendatzeko estrategia sendo eta zehatza ezartzea eskatu du, eta Europako industria-ekoizpena, lehiakortasuna, enplegua eta ongizatea irmoki babestea.

Sektore hori, gainera, funtsezkoa da kontinentearen subiranotasun estrategikoa bermatzeko, teknologiaren, industriaren, defentsaren eta telekomunikazioen segurtasunaren arloetan.

Europan denborarekin indartu den «Estatuen kluba» gainditu behar dela uste du.

Europa «funtsezko garai batean» dago etorkizuneko ongizate- eta demokrazia liberaleko eredua eraikitzeko, eta onartu du egungo sistema ez dela gai gure gizarteek dituzten gero eta ondoez handiagoei politika eraginkorragoen bidez erantzuteko.

«Europako bestelako eraikuntza batean sinesten dugu.

Kodezisioa defendatzen dugu arrazoi politiko, juridiko, ekonomiko eta sozialengatik, euskal eta okzitaniar errealitateek Europako integrazio-prozesuan duten zeregina balioan jartzeko», ondorioztatu du Imanol Pradalesek.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea