EBk erresilientzia klimatikoari buruzko esparru berri bat aurkeztu du.
Bertan, egokitzapenerako eta arintzerako hainbat tresna berri eta politikak modu bateratuagoan integratzeko ikuspegi berri bat nabarmentzen dira.
- Epe luzerako berotze-erritmoaren hipotesi bat ezartzen da, estatu guztientzat erreferentzia komun gisa balioko duena.
- Estatuetako klima-plangintzak herrialde bakoitzeko tresna maneiagarriago eta, ahal bada, bakar batean bateratzea planteatzen da.
- Horrez gain, hainbat tresna digital jarri dira abian, informazioa, plangintza eta koordinazioa errazteko, baita arriskuen zaintza geografikoa egiteko ere, satelite-teknologia erabiliz;
- besteak beste, Ingurumenaren Europako Agentziaren eskutik jada ezarritako irtenbideak erakusten dituen bisore bat.
- Tresna eta akordio berriak ere prestatzen ari dira:
- Bero-boladen Plana,
- Klima Aseguruen Aliantza,
- Uraren Plana,
- hondamendi naturalei aurre egiteko PreparEU aholkularitza-taldea,
- kokaleku kalteberen zerrenda,
- inbertsio publikoa eta pribatua errazteko mekanismo berriak,
- Europako Inbertsio Bankuaren finantzaketa
- eta 2028an aurkeztuko den erresilientzia klimatikoari buruzko etorkizuneko Plan Estrategikoa.
Ekimen horri buruzko galdera eta erantzunak ere argitaratu dira.
Europako Batzordeak, bere adierazpenetan, xehetasun gehiago eman ditu marko berriaz, hala nola justizia sozialaren, nazioarteko lankidetzaren eta epe luzeko aurrekontu-plangintzaren ondorioei buruzkoak.
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea






