GARAPEN JASANGARRIA ETA GIZARTE-POLITIKAK: Eusko Jaurlaritzak eta Europako Batzordeak arlo horietako lehentasunak partekatzen dituzte, bai eta gobernantza demokratikoari eta gizarte-berrikuntzari buruzkoak ere

Argitalpen-data: 

Bilboko jardunaldian Asier Aranbarri Gizarte Berrikuntzako eta 2030 Agendako zuzendariak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Saileko ordezkariek parte hartu dute, Euskadiko gizarte- eta ekonomia-erronka nagusiak aztertzeko

Eusko Jaurlaritzak lan-bilera sorta bat egin du astearte honetan, azaroaren 10ean, Europako Batzordeko ordezkariekin Bilbon, politika publikoen hainbat arlotan Euskadiren jarduera-ildo eta lehentasun nagusiak partekatzeko helburuarekin.

Bilera horien esparruan, Asier Aranbarri Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzaren lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu. Ildo horiek gobernantza demokratikoa indartzera, gizarte-berrikuntza sustatzera, 2030 Agenda bultzatzera eta gizarte-erronkei erantzuteko eragile eta erakundeekin lankidetzan aritzera bideratuta daude.

Jardunaldian Marian Răduţă Europako Batzordeko Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko Zuzendaritza Nagusiko (DG EMPL) Espainia eta Maltako Unitateko buruordeak eta Ricardo Fernández Caballero Espainiarako programako laguntzaileak parte hartu dute.

Lehendakaritzaz gain, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko ordezkariek ere parte hartu dute bileretan, Enplegu eta Inklusioko eta Ekonomiako sailburuordetzen bidez. Halaber, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko ordezkariek ere parte hartu dute, Gizarte Ongizateko eta Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordetzen bidez.

Lan-bilera horiei esker, Euskadiren eta Europako Batzordearen arteko elkarrizketa instituzionala indartu da, gizarte-, ekonomia- eta garapen jasangarriko erronken inguruan.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea