EUROPAR KONTSEILUA: EBk mekanismo berriak eta indarrean daudenak indartzea adostu du energia-krisiari, Txinarekiko merkataritza-defizitari, EBren aurrekontu-kudeaketari, Ukrainako gerrari eta migrazio-krisiei aurre egiteko

Argitalpen-data: 

Energia, merkataritza eta migrazioaren arloetan 3 mekanismo berri nabarmentzen dira, hala nola EBren zuzeneko diru-sarreren bide berriak eta migrazio masiboetarako Larrialdietarako Erantzun Esparru berria

Europako Kontseiluaren bileraren ondoren, Europako Batzordeak landutako hainbat puntu nabarmendu ditu.


ENERGIA


Iranen aurkako gerraren hasieratik indarrean dagoen energiaren kostuaren larrialdiaren aurrean:

hainbat esku-hartze egiten ari dira merkatuan eta haren eskaintzan eta eskarian;
- Nazioarteko Energia Agentziaren esku-hartzearekin.
- Estatu-laguntzen malgutasun-esparrua berrikusten joango da, krisiak izan duen bilakaeraren arabera.
- Metano-isurien araudiei dagokienez ere. Metano-gasari dagokionez (eta, zehazki, gas horren emisio handiak eragiten dituzten produktuak inportatzen dituzten enpresei begira), egoera geopolitikoaren ondoriozko malgutasunean ere aurrerapen berriak izan dira. EBk galdera eta erantzunen bidez azaldu ditu neurriak.

-Deskarbonizazioaren arloan, EBk elkarrizketa-topaketak egiten ari da CBAM, karbonoaren araberako mugako doikuntza-sistema berrikusteari begira. Erreformatu egingo da, eta hainbat sektoreri eragiten die merkataritza-transakzioetan ezarritako tasen bidez
- Baita hidrokarburoen findegien sektorean hartu dira neurriak ere. 
- Era berean, indarrean dagoen politika sendotuko da, gero eta gehiago energia berriztagarrien eta nuklearraren alde egiteko.
- Halaber, elektrifikazioaren eta horri lotutako sareen hobekuntzaren alde egingo da

.

.

MUNDUKO MERKATARITZA

Irekiera globalean, erresilientzia ekonomikoan eta lehiakortasunean, bitarteko potentziekiko aldebiko merkataritza-akordio berrietan eta ezegonkortasuna eta polarizazio geopolitikoa kudeatzean jarri da arreta, EBko Merkataritza Politikaren Egunean jorratutako gaien ildotik.

Txinarekin merkataritza-defizita orekatzeko negoziazioei dagokienez:

indarrean dauden tresnak indartzea eta tresna berriak sortzea izango da helburua.


- Auto hibridoen inportazioa murriztea lortuko da,
- baita Europako beste produktu mota batzuetarako Txinako merkaturako sarbidea hobetzea ere.
- Elektronikarako kritikoak diren materialen gainean neurriak hartuko dira, tresna berrien bidez.
- Mendekotasunak murrizteko plan berri bat DiversifyEU izango da («EBren dibertsifikazioa»).
- Halaber, Elkartasun Mekanismo bat sortuko da munduko merkataritzan jasandako derrigortze edo errepresalien aurrean.
- Beste tresna berri bat ere sortuko da, zenbait kasu berezitan Merkatu Baturako sarbidea azkar mugatzeko.
- Hori guztia lehendik dauden beste mekanismoak erabiltzen jarraitzearekin batera egingo da.

.

.

MERKATU-BATERATZEA

Barne-merkatua "Europa bat, Merkatu bat" ibilbide-orriaren bidez behin betiko bateratzeari beste ebaluazio bat egin diote EBko erakundeek, lehiakortasunaren, energiaren, geopolitikaren eta gizarte-inklusibotasunaren inplikazioak kontuan hartuta.

.

.

2028-2034KO AURREKONTUA

2028tik 2034ra bitarteko EBren aurrekontuari dagokionez:

  • hurrengo hamarkada osoko krisien aurrean malgutasun-mailari buruzko akordioak hartu dira.
  • - Halaber, EBren zuzeneko diru-sarrerak lortzeko bide berriei buruzko proposamenak landu dira, estatuen bidezkoak izan gabe

.

.

UKRAINIA


- Herrialdeari ematen zaion egungo babesaren ildotik akordio berriak hartu dira,
- beste herrialde batzuei, hala nola Estatu Batuei, laguntza emateko eskatzeari kalterik egin gabe.

.

.

MIGRAZIOA


- Migrazioei dagokienez, itzulketen eta kontrolen arloan itun berriaren lehen urratsak ebaluatu dira,
- Frontex agentzia indartzea,
- eta Larrialdietarako Erantzun Esparru berria sortzea, migrazio-mugimendu masiboei begira.

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea