Espazioa: Euskadik sektore honetan gorabidean diren enpresa berriak inkubatzeko ESA-BIC egoitza bat izatea lortu du, Europako Espazio Agentziak Estatuko eta autonomietako administrazioekin batera finantzatzen dituelarik

Argitalpen-data: 

Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak (MICIU), Europako Espazio Agentziaren Inkubazio Zentroen deialdiaren bidez, Euskadi aukeratu du, beste bi autonomia-erkidegorekin batera, egoitza berri gisa ESA-BIC-etarako (Europako Espazio Agentziaren Enpresa Inkubazio Zentroak). Egoitza berri horiek lehendik dauden beste 5 zentrori gehitzen zaizkie, guztiak Ministerioaren mendeko espazio-agentziak eta ESAk berak kofinantzatuta eta koordinatuta. Zentro bakoitzean, 3 urtez garatzen ari diren 4 enpresa inkubatuko edo lagunduko dira, aholkularitza tekniko eta enpresarialaren, egoitzen eskuraketa erraztearen eta aipatutako erakundeek finantzatzearen bidez, eta, Euskadiren kasuan, euskal administrazio publikoak emandako beste kopuru bat dela medio.

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea