Lehendakariak merkataritza-misio bat gidatzen du Toulousera, Europako polo aeronautiko eta espazial nagusietako batera, euskal industriak Europako sektore aeroespazialean duen presentzia indartzeko.
Imanol Pradales Carole Delga Okzitaniako presidentearekin bilduko da.
Misioak bi lurraldeen osagarritasunak aprobetxatu nahi ditu Europako balio-kateak indartzeko.
Esate baterako, mugaz gaindiko lankidetza-esparruetan parte hartzen dute biek, hala nola Pirinioetako Lan Elkartea eta POCTEFA programa europarra. Programa horrek Pirinioetako eskualdeen arteko lankidetza artikulatzen du Interreg izeneko lankidetza-modalitateen esparruan, EBk bermatutakoan.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea






