DIGITALIZAZIOA TOKI- ETA ESKUALDE-MAILAN. Eusko Jaurlaritzako Zientzia eta Berrikuntzako sailburuorde Adolfo Morais Ezquerrok Eskualdeetako Europako Batzordearen Digital Participatory Forum foroan parte hartu du

Argitalpen-data: 

Tokiko eta eskualdeko agintariek teknologia kuantikoa etorkizunean erabiltzeko dituzten aukerei buruzko prospekzio-txosten bat aurkeztu zen, kontsulta publikoko prozesu baten emaitza bezala, non parte hartu baitzuen Eusko Jaurlaritzako Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza, Euskadik Europar Batasunean duen Ordezkaritzarekin lankidetzan

Eusko Jaurlaritzako Zientzia eta Berrikuntzako sailburuorde A. Morais-ek azaroaren 12an parte hartu zuen Eskualdeetako Europako Batzordeak antolatutako Digital Participatory Forum foroaren hirugarren bileran.

Bertan, «Foresight study on the future and potential use of quantum technology by local and regional authorities» txostena aurkeztu zen.

Azterlana 2026ko otsaila eta apirila bitartean egindako kontsulta publikoko prozesu baten emaitza da, eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetzak parte hartu zuen, Euskadik Europar Batasunean duen Ordezkaritzarekin lankidetzan.

Azterlanak tokiko eta eskualdeko agintariek teknologia kuantikoen garapenean duten zeregina aztertzen du, eta 2035era arteko gomendioak eta ibilbide-orria proposatzen ditu.

Txostenaren ondorioen artean, Euskadi arlo horretan Europako eskualdeko esperientziarik osatuenetako bat dela nabarmentzen da, eta honako ekimen hauek jasotzen dira: Basque Quantum (BasQ) estrategia, IBM-Euskadi Quantum Computational Centre, BasQ-IBM Road to Practitioner prestakuntza-programa, eta Gipuzkoan eta Bizkaian energia-optimizazioarekin eta datuen segurtasunarekin lotutako hainbat proiektu.

Erreferentzia horiek Euskadik Europako ekosistema kuantikoan duen kokapena eta teknologia estrategikoen garapenean egiten duen ekarpena nabarmentzen dute.