• Merkatu bateratuaren arloan, EU Inc nabarmendu da, 27 estatu kideetan homologagarria izango den enpresa-araubide edo -eskema gisa.
• Eta, oro har, burokrazia sinplifikatzeko jarduera-ildoak ere nabarmendu dira.
• Enpresa berrien arloan, indarrean dagoen Scaleup Funtsa nabarmendu da, publiko-pribatua, hazkunde-potentzial handiko enpresentzat eta beste potentzia handien aurrean haien lehiakortasuna indartzera bideratua.
• Lehentasunezko teknologien arloan, hainbat ildo aipatu dira,
• espazioarekin lotutakoak (garraioa eta sateliteak),
• baita mikroelektronikako beste bat ere (txipak).
• Klimaren arloan, deskarbonizazio-helburuak berretsi dira.
• Beste tresna bat ere nabarmendu da: Deskarbonizazio Industrialeko Bankua.
• Baita Karbono Emisioen Merkataritza Sistema ere, berrikuntzan inbertitzeko diru-sarrerak sortzen dituena.
• Teknologia garbia Europan fabrikatzea lehenestearen garrantzia azpimarratu da.
• Industria-arloko adimen artifizialean (AA), aplikazio gisa matxuren iragarpena nabarmendu da.
• Osasunerako AAn, aplikazio-adibide gisa kontrol onkologikoak aipatu dira.
• Mugikortasunerako AAn, Europan fabrikatutako ibilgailu autonomoak homologatzeko politika berria nabarmendu da.
Ikus informazio osoa (Iturria: Europako Batzordearen prentsa-webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea






