AURREIKUSPEN EKONOMIKOA ematerakoan, Europako Batzordeak hainbat gai aztertu ditu, hala nola kontsumoa, enplegua, industria, kanpo-merkataritza, elektrifikazioa edo adimen artifiziala bezalako trantsizioetarako inbertsioa, eta azken horren lan- eta finantza-eraginak

Argitalpen-data: 

Aztertutako beste gai batzuk izan dira interes-tasen eragina eraikuntzan, Next funtsen amaiera, kohesio-politikak bezalako politiken eginkizun konpentsatzailea, energia- eta elikadura-inflazioa, defentsak defizitean duen eragina, arrisku geopolitiko eta klimatikoak, eta EBren barne-merkatua dinamizatzeko beharrak

EBren udazkeneko aurreikuspen ekonomikoetan kontsumoaren, industriaren eta esportazioen bilakaera ona nabarmentzen da, baina inbertsioarena apalagoa da.

Elektrifikazioak eta konputazioak kanpo-merkataritza handia eragiten ari dira.

Eraikuntzak interes-tasa altuen eragina jasaten du.

Next funtsak amaitzen ari dira, baina kohesio-politikarekin eta beste programa batzuekin ordezkatuko dira.

Energia-inflazioak behera egitea espero da, baina elikagaienak gora egitea.

Enpleguaren hazkundea moteldu egingo da.

Defizit publikoa handitu egingo da defentsako eta energiako gastu handiagoaren ondorioz.

Arriskuek gerra, geopolitika, finantzak, merkataritza eta klima izango dituzte iturri nagusi, eta, teknologia arloan, adimen artifizialak finantza- eta lan-merkatuetan gorabeherak eragin ditzake.

EBren barne-merkatua arintzea, sinplifikatzea eta bateratzea proposatzen da.

Europako Batzordeak xehetasun gehiago eman ditu prentsaurrekoan.

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea