Lehendakariorde lehenak Behobia Donostia lasterketak 50/50/25 proiektuarekin duen konpromisoa nabarmendu du, zeinari 90.000 euro bideratu baition Eusko Jaurlaritzak, kirol-arloan genero-berdintasuna helburu zuten Europako funts batzuetatik

Argitalpen-data: 

Behobia – Donostia lasterketaren 59.edizioaren aurkezpen ofiziala egin da gaur Donostiako Udalean.

Bere hitzaldian, lehen lehendakariordeak, Ibone Bengoetxeak, Behobiak – San Sebastian lasterketak kirol arloan genero berdintasunerako duen konpromisoa balorean jarri du, erakundeak 2018an martxan jarritako 50/50/25 proiektuaren bidez. Proiektu horren helburua Behobia – San Sebastian lasterketan parte hartzen duten korrikalarien erdia emakumezkoak izatea da, 2025. urterako.

“Benetan garrantzitsua da hainbat eta hainbat emakumek egindako esfortzua eta proiektuan jarritako gogoa eta anbizioa, ezarritako parekidetasun helburua lortzeko. Jaurlaritza, bidelagun izan da. Gure konpromisoa sendoa da genero berdintasunari dagokionean, bai kirol arloan, baita beste arloetan ere. Horregatik, azpimarratu nahiko nuke 2023. urtean lasterketak 30.000 euroko laguntza ekonomikoa jaso zuela Europako funtsetatik eta Jaurlaritzak bere egin duela laguntza hori; hala, 2024 zein 2025 urteetan, 30.000 euro bideratu ditu, urteko, proiektu honetara”, adierazi du lehen lehendakariordeak.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea