Mugikortasuna eta enplegua Europar Batasunean
Europako erakundeek eta Europar Batasunak ikasleen eta profesionalen mugikortasunari buruzko ekimenetan parte hartzeko aukerak eskaintzen dituzte, baita Europar Batasuneko 31 herrialdeetan dauden lanpostu hutsei buruzko informazio lortzeko aukera ere Europako Enplegu Zerbitzuak (EEZ) harremanetarako bulegoen sarearen bidez. Horretaz gainera, bestelako informazio interesgarri batzuk ere lor daitezke.
Gazteriaren Euskal Behatokiak, halaber, mugikortasunari buruzko gida argitaratu du. Argitalpen horrek hainbat aukerei buruzko informazio praktikoa biltzen du.
Langileak Hautatzeko Europako Bulegoak (LHEB), beste erakunde batzuekin batera, Europar Batasuneko erakundeetan dauden oposaketa, lehiaketa eta lanpostu hutsei buruzko informazioa lortzeko plataformak eskaintzen dituzte.
EUROPA HELMUGA GIDA, Gazteriaren Euskal Behatokia
Europa Helmuga 2017 Gidak informazioa biltzen du. Bertan, Europar Batasuneko mugikortasunerako aukera guztiak hautatzen eta ordenatzen dira. Europan barrena mugitzeko beharrezkoak diren kontu guztiei konponbideak eta informazioa eskaintzen du.
Ikasleentzako mugikortasun programak eta Europar erakundeetan lan egiteko aukerak
Europar Batasunean dagoen ikasleen mugikortasunari eta Europar erakundeetan lan egiteko aukerei buruzko informazioa eta aukera irekiak.
Europako Enplegu Zerbitzuak (EEZ) harremanetarako hiru bulego ditu Euskadin.
EEZ (Europako Enplegu Zerbitzuak) lankidetza sare bat da, eta bere xedea da langileen zirkulazio askea erraztea Europako Esparru Ekonomikoaren baitan. Sarearen bazkideen artean ondokoak daude: enplegu zerbitzu publikoak, sindikatuak eta enpresa erakundeak. Europako Batzordeak sare hori koordinatzen du.
EEZren helburu nagusiak hauexek dira:- mugitu nahi duten ikasleei Europako Esparru Ekonomikoan dauden lan aukerei, eta bizitza eta lan baldintzei buruzko informazioa, orientabideak eta aholku ematea.
- beste herrialde batzuetako langileak kontratatu nahi dituzten enpresariei laguntzea.
- herrialde mugakideetako langileei eta enpresariei aholku eta orientabideak ematea.
LHEB: Langileak Hautatzeko Europako Bulegoa
Europar Batasunean lan egiteko oposaketa, lehiaketa eta lanpostu huts guztiak. Langileak Hautatzeko Europako Bulegoaren webgune ofiziala
Drop'pin
Drop'pin Europako Batzordeak bultzatutako webgune bat da, helburutzat hartzen duena gazteei lana bilatzen laguntzea, aukerak eskain ditzaketen enpresetara hurbilduz. Webguneak gai hauei buruzko informazioa eskaintzen du: praktikaldiak, lanbide-ikaskuntzako programak, aholkularitza, tutoretzak, hizkuntza-prestakuntza eta abar. Webgunean erabiltzaile moduan erregistratzean, curriculuma igo daiteke, webgunean eskaintzen diren aukeretara aurkeztu, eta erabiltzaileen komunitatearen kide aktibo bilakatu, haien esperientziak konpartitzeko. Drop’pin Ikaskuntzaren Aliantza Europarraren (EAFA) barnean sartuta dago –Eusko Jaurlaritza ere erakunde horren partaidea da-.