Ikasleentzako informazioa

Erasmus Mugikortasuna

Ateratze-Akordioaren arabera, Erresuma Batuak Erasmus+ programan parte hartzen jarraituko du programa hori amaitzeko aurreikusitako egunera arte, hau da, 2020ko abenduaren 31ra arte (honen bidez, 2019-2020 ikasturteko mugikortasuna bermatuz)

Hortaz gain, 2021ko urtarrilak 1etik aurrera sortuko den egoerari aurre eginaz, Jaurlaritzak bermatu egingo ditu 2020-2021 ikasturteari dagozkion Erasmus mugikortasunak.

Galdera eta erantzunei buruzko web orria

https://ec.europa.eu/programmes/erasmus-plus/about/brexit_en

Tituluen homologazioa

Ateratze-Akordioak jasotzen du 2020ko abenduaren 31ra arte eutsi egingo zaiola unibertsitate-tituluak homologatzeko egungo sistemari. Ordutik aurrera, prozedura aldatu egingo da, eta hirugarren estatuei dagokien prozedura aplikatuko da, izapide gehigarri batzuk dakartzana, hala nola apostilla.

Era berean, Erresuma Batua Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren barruan dagoenez, EBtik ateratzeak ez dio eragingo unibertsitateko titulazio ofizialen arloko antolamendu akademikoari.

Unibertsitate britainiarretan ikastea

Erasmus mugikortasunetik kanpo, Erresuma Batutik irteteko unean Erresuma Batuko unibertsitate-sisteman jada sartu diren euskal ikasleek matrikula-eskubideei eutsiko diete, sartzeko unean zituzten baldintza berberetan, unibertsitate bakoitzaren araudiaren arabera.

Europako batxiler-titulua duten edo Espainiaren eta Erresuma Batuaren arteko hitzarmen arautzaile baten babesean mugitzen diren ikasleek sistema britainiarrean sartzeko egungo baldintzei eutsiko diete. Bestela, atzerritarrak unibertsitate-sistemara sartzeari buruz Erresuma Batuko Gobernuak emandako araudia aplikatuko da.

Euskal unibertsitateetan ikastea

Behin Erresuma Batua EBtik kanpo dagoenean, unibertsitate bakoitzak erabakiko du ikasle britainiarrek EBAU (Unibertsitatera sartzeko batxilergoko ebaluazio-probak) probak egin behar dituzten ala ez, gaur egun proba horietatik salbuetsita baitaude EBko estatuetakoak izateagatik.

Erresuma Batutik irteteko unean Espainiako unibertsitate-sisteman jada sartu diren ikasle britainiarrek beren matrikula-eskubideei eutsiko diete, sartu zirenetik zituzten baldintza berberetan, unibertsitate bakoitzaren araudiaren arabera.

Batxilergoko ikasketak Erresuma Batuan

Ateratze-akordioak Batasuneko zuzenbidetik eratorritako araubidea babesten du trantsizio-aldia amaitu arte. Behin aldi hori amaituta, Erresuma Batuan lortutako tituluen homologazioek posible izaten jarraituko dute. Hala ere, prozedura aldatuko da, eta beste estatu batzuei dagokiena aplikatuko da, izapide gehigarri batzuk dakartzana, hala nola apostilla.

Ikertzaileak Erresuma Batuan

Behin transitzio-aldia amaituta, Ateratze-akordioak aurreikusten du mantendu egingo direla bizileku, lan, ikasketa eta gizarte segurantzako eskubideak. Ateratze-akordioaren onuradun izateko, oso garrantzitsua da herritar guztiak Erresuma Batuan legez bizitzen ari direla egiaztatzeko moduan egotea, trantsizio-aldia amaitu baino lehen. Erresuma Batuan bizitzen, lanean edo ikasten jarraitu nahi duten EBko herritarrentzat "EU Settlement Scheme" erregistro sistema jarri du martxan Erresuma Batuak.

 

Azken aldaketako data: