Gipuzkoako Foru Aldundiak proiektu batzuk lizitatu ditu Eskualde Garapeneko Europako Funtsarekin (EGEF 2021-27) batera finantzatzeko, gobernu elektronikoko aplikazioei eta Informazio eta Komunikazio Teknologiako (IKT) azpiegitura aurreratuei eta berritzaileei dagokienez, hala nola datu-bolumen handiak prozesatzekoak (Big Data)
Izfek (Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) lizitatu ditu kontratuak, eta haren jarduera nagusia da zerbitzu informatikoak ematea Gipuzkoako Foru Aldundiari, foru sektore publikoa osatzen duten erakundeei eta hala eskatzen duten Gipuzkoako Lurralde Historikoko beste toki erakunde batzuei.
Zehazki:
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 486.420 eurokoa da, eta eskaintzak aurkezteko epea 2025eko abuztuaren 4an amaituko da.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 886.930 eurokoa da, eta eskaintzak aurkezteko epea 2025eko abuztuaren 4an amaituko da.
Esku-hartzeak Euskadiko EGEF Programaren 1. Helburu Politikoaren barruan kokatzen dira: Europa lehiakorragoa eta adimentsuagoa; Helburu espezifikoaren barruan: 1.2. Digitalizazioaren abantailak aprobetxatzea herritarrentzat, enpresentzat, ikerketa-erakundeentzat eta administrazio publikoentzat.
Azken aldaketako data:







