Palestina: Eusko Jaurlaritzak eskatzen die Gazako egoerari lotutako aldeei, eta bereziki EBri, bake iraunkorra ahalbidetuko duten irtenbide negoziatuak bilatu eta babesteko, beste mezuekin batera, adierazpen instituzional batean

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak, Palestinako egoerari buruzko Adierazpen Instituzionala onartu du eta idatziaren bidez, berehalako su-eten iraunkorra eskatu du Gazan, eta tristura agertu du hildako pertsona guztiengatik eta erabateko babesa adierazi die senideei.

"Irmoki gaitzesten ditugu gosea gerra-metodo gisa erabiltzea, laguntza humanitarioa ukatzea edo oztopatzea eta Palestinako biztanleen lekualdaketa derrigortu eta masiboak. Langile humanitario, sanitario eta sorosle guztien babesa eskatzen dugu, baita gatazka estaltzen ari diren kazetariena ere. Ildo horretan, UNRWAren zereginari eta asmoari babes esplizitua ematen diogula berretsi nahi dugu; eta inplikatutako aldeei eta nazioarteko komunitateari, eta bereziki Europar Batasunari, bake iraunkorra ahalbidetuko duten konponbide negoziatuak atzerapenik gabe bilatu eta babestea eskatzen diegu "adierazi dute.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea