Kultura: Eusko Jaurlaritzak laguntzak eman ditu euskal kultura-ondarea deskribatzeko eta digitalizatzeko, Euskariana Atari Digitalean sartzeko aukera ematen duten estandarrekin, bai eta, horrekin batera, Europeana Europako Liburutegi Digitalean

Argitalpen-data: 

Gauzazko laguntza hauen helburua euskal kultura-ondarearen deskribapena eta digitalizazioa sustatzea da, eta emaitza Euskariana -Euskal Kulturaren Atari Digitalean zabalduko da, ondare hori hurrengo belaunaldiei zabaldu eta transmititzeko.

Deskribapenean zein digitalizazioan estandarren erabilera sustatzen da, euskal kultura-ondarearen baliabideak Europeanan – kultura-ondare digitalizatuaren Europako atarian – txertatzea ahalbidetzeko.

Euskariana euskal kulturari buruzko edukietara sartzeko atari digitala da eta Euskadiko Liburutegi Digitalak kudeatzen du. Euskarianaren proiektuak orain dimentsio handiagoa izango du Europako Liburutegi Digitalean, Europeanan, sartzearekin batera.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea