EBko Next funtsak 25 auzoren hiri-berroneratzereko finantziazioa ematen ari dira Euskadiko 21 udalerritan, hala nola Gasteizko Zaramagan, Denis Itxaso sailburuak nabarmendu duenez

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok eta Gasteizko alkate Maider Etxebarriak Zaramaga auzoko hiri-berroneratzeko obrak bisitatu dituzte. Esku-hartze enblematikoa da, eta Euskadin etxebizitzak birgaitzeko proiektu handiena da, bolumenari dagokionez, guztira 332 etxebizitza baitaude 22 ataritan banatuta.

Sailburuak gogorarazi du ekimen hori proiektu zabalago baten parte dela, eta EAEko 21 udalerritan 25 auzo berroneratzea hartzen duela bere baitan, 170 milioi euro inguruko inbertsio historikoarekin, Next Generation EB funtsak barne.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea