Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Europako Bide Berdeen Nazioarteko Konferentzia inauguratu du Abanto-Zierbenan. Topaketa horren bidez, Euskadi Europako erreferente bihurtu da mugikortasun aktiboari, jasangarritasunari eta industria-ondarearen balorizazioari dagokienez. Jardunaldian erakundeetako ordezkariak, Europako adituak eta sektoreko erakundeak bilduko dira, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko. Bide berdeak lurraldea suspertzeko, gizarte-kohesiorako eta industria-ondarea bultzatzeko tresnak izan daitezkeela azalduko dute.
Sailburuak gogorarazi du Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planek 80 milioi euro baino gehiago bideratu dituztela Europako funtsetatik EAEko hainbat eskualde eta udalerritako 34 proiektutara, tokiko erakundeen inplikazioari eta Next Generation EU funtsen laguntzari esker.
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea







