NEIKERek irtenbide berritzailea garatu du. Irtenbide honek nekazaritza hidroponikoaren efluenteak berriz erabiltzen ditu nekazaritzako aplikazio jasangarriak dituzten mikroalgak ekoizteko.
Europako REAL-MAC proiektuaren esparruko ekimenak ahalbidetuko du ingurumen-inpaktua murriztea, produktu berriak sortzea (adibidez, bioongarriak eta biopestizida organikoak), eta nekazaritzan eredu zirkularra sustatzea
REAL-MAC ekimenak bat egiten du Europako Itun Berdearen «Etxaldetik mahaira» izeneko Europako estrategiarekin. Haren helburua da mantenugaien galera % 50 murriztea (horretarako, ongarri sintetikoen erabilera % 20 gutxitu behar da) eta pestizida kimikoekiko mendekotasuna gutxitzea 2030erako. Halaber, Europako Algei buruzko Ekimen berriari erantzuten dio. Azken honek sustatzen du baliabide hori erabiltzea kontinenteko nekazaritza deskarbonizatzeko eta dibertsifikatzeko.
Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren laguntzarekin (POCTEFA 2021-2027), REAL-MAC proiektuak mugaz gaindiko lau erakunde biltzen ditu:
Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)
EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea