Lehendakariak aldarrikatu du Euskadik lagun dezan Europako industria-estrategiari, elikagaien, energiaren eta digitalaren segurtasuna bermatuko duena, bai eta ardura partekatua eta lankidetza bihar-etziko erronka ekonomikoei aurre egiteko

Argitalpen-data: 

Lehendakariak El Correok antolatutako "Expectativas Económicas" Foroan parte hartu du.

Gure gaitasun politiko eta sozioekonomikoak aktibatu eta zabaldu behar ditugu, Europa osoko ekonomiaren eta industriaren etorkizunerako une garrantzitsu honetan. Ausartak eta zorrotzak izan behar dugu.”, esan du.

Imanol Pradalesek funtsezko hiru gai izan ditu mintzagai: kudeaketa publikoa, Europaren etorkizuna eta Euskadirentzako aukerak.

Europaren etorkizunari dagokionez, Imanol Pradalesek Europak bizi duen eraldaketa politiko eta ekonomikoaren prozesuaz hitz egin du, eta Euskadik prozesu horretan aktiboki parte hartu behar duela argudiatu du. Zentzu horretan, Lehendakariak adierazi du Europak estrategia industrial jakin bat hartu behar duela elikagaien, energiaren eta digitalaren segurtasuna bermatzeko, eta Euskadik eremu horretan duen zeregina nabarmendu du, izan ere, Euskadik gaitasun industriala du enplegu kualifikatua sortzeko eta inbertsioak erakartzeko.

Ikus informazio osoa (Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Irekia webgunea)

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea: Europako gaurkotasuneko beste edukietarako sarbidea