Lehendakariak adierazi du gizarte erantzun bateratua eman behar zaiela EBn babesa irabazten duten diskurtso antidemokratikoei, Eusko Ikaskuntzaren Kongresuan, Gasteizko Europa Jauregian

Argitalpen-data: 

Imanol Pradales Lehendakariak Eusko Ikaskuntza Gasteizko Europa Jauregian egiten ari den Kongresuaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du gaur. Eusko Ikaskuntza "Batzen gaituena" lelopean ospatzen ari da egunotan bere kongresuaren XIX. edizioa, gizarte eta lurralde kohesioa ardatz hartuta.

Kongresuaren leloari lotuta hitz egin du Lehendakariak inaugurazio ekitaldian. Izan ere, etorkizun hurbilean agertzen zaizkigun erronka zailei aurre egiteko garaian, gizarte-kohesioak duen garrantzia azpimarratu du Imanol Pradalesek. "Demokrazia kolokan dago. Europaren kontrako diskurtso xenofobo, arrazista eta ultrak aurrera egiten ari dira. Garai zailak bizi ditugu. Ikusten dugu nola indar antidemokratikoak pixkanaka gero eta jarraitzaile gehiago bereganatzen ari direla Europan eta munduan. Diskurtso horien erantzunak bateratua izan behar du".

Informazio gehiago

EIES - Europako informazioaren Euskal Sarea