Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du prentsa-ohar batetan Tolosako Nazioarteko Abesbatza lehiaketaren 55.edizioa.
Tolosako lehiaketa mundu mailako erreferente bihurtuko da urriaren 31tik azaroaren 3ra. Mundu osoko taldeek hartuko dute parte. “Europatik hainbat kantu-eskolatako erakusleiho diren Suedia, Danimarka, Letonia, Belgika, Lituania eta Frantziako abesbatzak izango ditugu.
“Aurten, ganbera-abesbatzen eta haur-abesbatzen emanaldiak izango ditugu eta nazioarteko epaimahai batek aukeratuko du gure ordezkaria Abesbatza Kantuaren Europar Sari Nagusirako. Datorren urtean Tolosan izango da berriro, urriaren 26an ziurrenik”.