Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Eusko Jaurlaritzak hiru proposamen hauek bidali dizkio Nadia Calviori: mugikortasun berria, trantsizio digitala eta osasun-terapia aurreratuak (Gobernu Bilera 2021-10-19)

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu lehendakariak Gobernu Kontseiluan azaldu ditu Nadia Calviño lehen presidenteordeak egindako eskaerari erantzuteko bidaliko dituen hiru proiektu estrategikoak. Proiektu horietan, jarduera ekonomikoa eraldatzen eta bultzatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko ekimenak identifikatzen dira. “Basque Mobility”, “Datuaren ekosistema” eta “Basque Advanced Therapies” herrialde-ikuspegiarekin definitutako proiektuak dira, Euskadi Next programan jasotako proiektuak integratzen dituztenak. Bat datoz Euskadiko espezializazio adimenduneko hiru arloekin eta Espainiako Susperraldi Planarekin. Bestalde, Europak finkatutako epeetan betearaz daitezke eta Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren eraldatzaileak izango dira.

Hiru proposamen estrategikoen inbertsio osoa 1.854 milioi eurokoa izango da, Europako finantzaketa, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien inbertsio publikoa eta inbertsio pribatua batuta. Ezin da zehaztu zein izango den Europaren finantzaketaren zenbatekoa, Estatuak oraindik ez baititu Europarekin itxi Estatuko laguntzen mugak. Hala ere, aurkeztutako proiektuen I+Gko osagai handiari erreparatuta, egindako inbertsio osoaren % 35eko finantzaketa izan daiteke, gutxi gorabehera.

“Basque Mobility” proiektua euskal industria mugikortasun berri, autonomo, konektatu eta jasangarrian kokatzeko apustu estrategikoa da

“Datuaren ekosistema” proiektuak datua aberastasun-sortzaile gisa erabiltzearekin lotzen den balio-kateko mailak biltzen ditu: subiranotasun digitala, zibersegurtasuna, konputazio kuantikoa eta industriara aplikatutako adimen artifizialeko Europako zentroa

“Basque Advanced Therapies” proiektuak Euskadi osasun-sisteman punta-puntako erreferentzia bihurtuko duten terapia aurreratuen proposamena hartzen du barnean

Hiru proiektu estrategiko eta enblematiko horiek herrialde-ikuspegiarekin definitu dira, eta Euskadi Next programan jasotako proiektuak integratzen dituzte. Bat datoz Euskadiko espezializazio adimenduneko hiru arloekin eta Espainiako Susperraldi Planarekin. Bestalde, Europak finkatutako epeetan betearaz daitezke eta EAEko ekonomiaren eraldatzaileak izango dira

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Hezkuntza Sailak eta Osasun Sailak bultzatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko proposamenak

Guztizko inbertsioa854 milioi eurokoa izango da, Europako finantzaketa, Eusko Jaurlaritzaren eta foru-aldundien inbertsio publikoa eta inbertsio pribatua batuta. Zenbateko horretatik % 35 Europako funtsetatik etor daiteke, I+Gko osagai handia baitu

Euskadi Next programan biltzen diren gainerako proiektuek Europako baliabideak lortzeko aukera izango dute, orain arte bezala, Espainiako Gobernuak gaitutako bideetatik: PERTE proiektuak eta laguntzen eta deialdien programak

Informazio gehiago

Agenda
Euskadi-Europa
 urria 2021>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
              
<<azaroa 2021>>
alasazogorlrig
01020304050607
08091011121314
15161718192021
22232425262728
2930          
              
<<abendua 2021>>
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
2728293031    
              
<<urtarrila 2022
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
Euskadi, auzolana