Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Euskadik, 2021 eta 2023 artean, 540 milioi euro inguru jasoko ditu autonomia-erkidegoen artean banatzen den Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik

Argitalpen-data: 

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Jordi Campàs Ekonomiako eta Europako Funtsetako sailburuordeak xehetasunak eman dituzte Estatuak autonomia-erkidegoei transferitzen ari zaizkien Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko zenbatekoei buruz —autonomia-erkidegoek haien eskumeneko politika publikoekin lotutako funtsen zati bat egikaritzeko erabiliko dituzte zenbateko horiek—. Estatua ministerioetatik zuzenean kudeatzen ari da zenbateko horiek, betiere familiei, enpresei edo tokiko erakundeei zuzendutako norgehiagoka-erregimeneko laguntzen deialdien bidez. Autonomia-erkidegoetarako transferentziak, bestalde, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko 30 osagaiak garatzeko funtsak banatzen dituzten konferentzia sektorialen bidez gauzatzen ari dira. Hartara, orain arte banatutako 14.214 milioi euroetatik —aldi osoan autonomia-erkidegoetara transferitzeko aurreikusitakoaren %?40 inguru— Euskadiri 538 milioi euro egokitu zaizkio.

Ikuspuntu kuantitatibotik, agerian uzten du kohesio-irizpideen arabera egiten ari dela banaketa. Hori dela eta, Europako funtsen bidez sustatu nahi diren politika publikoen garapenean posizio erlatibo hobea duten autonomia-erkidegoak, hala nola Euskadi, kaltetzen dira. Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa Europar Batasuneko estatuen artean banatzeko garaian, pandemiak osasunaren eta ekonomiaren aldetik izandako eragina kontuan hartu denez gero, Espainiako Estatua izan da funtsen lehen hartzailea, guztira 70.000 milioi euro diru-laguntzetarako eta 70.000 milioi euro maileguetarako.

Hala ere, hori ez da barne-banaketaren irizpidea izan. Euskadik 21. osagaitik (hezkuntza-sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne) banatutako funtsen %?3,1 jaso du; 4. osagaitik (ekosistemen eta haien biodibertsitatearen kontserbazioa eta leheneratzea) banatutako funtsen %?1,3 jaso du; 8. osagaitik (azpiegitura elektrikoak, sare adimendunen sustapena eta malgutasunaren eta biltegiratzearen hedapena) banatutako funtsen %?6,23 jaso du; edo 23. osagaitik (lan-merkatu dinamiko, erresiliente eta inklusiborako politika publiko berriak) banatutako funtsen %?5,9 jaso du.

Ikuspuntu kualitatibotik, bi gertakari deigarri izan dira.

Konferentzia sektorialetan banatutako funtsak helburu jakin baterako dira, eta Estatuko Administrazio Orokorrak, Europarekin negoziatuta, zehaztutako eta diseinatutako kudeaketa-aginduen bidez transferitzen dira; autonomia-erkidegoak kontuan hartu gabe egin da hori, nahiz eta momentuz autonomia-erkidegoen eskumenen esparruan garatu beharreko jarduerak izan. Egikaritu beharreko jarduketen edukiak egokitzeko ahalmen mugatua dago. Hala gertatu da, esate baterako, 14. osagaian (turismo-sektorearen modernizazio- eta lehiakortasun-plana) edo 22. osagaian (zaintza-ekonomiarako eta inklusio-politiken errefortzurako talka-plana). Beste batzuetan ez da eragin-ahalmenik izan, hala nola 5. osagaian (itsasertzaren eta baliabide hidrikoen zaintza), 20. osagaian (Lanbide Heziketa sustatzeko plan estrategikoa), 21. osagaian (hezkuntza-sistemaren modernizazioa eta digitalizazioa, 0-3 urteko hezkuntza goiztiarra barne) edo 24. osagaian (kultura-industriak balioa handitzea).

2. Autonomia-erkidegoetarako funtsak jaso dituzten helburu jakin baterako jarduketek ez dute inbertsio-izaera edo eraldaketa-izaera argia. Gehiago lotzen dira susperraldi ekonomikoarekin, Espainiako ekonomiaren beharrezko eraldaketarekin baino. Ildo horretatik, nabarmentzekoa da 2. osagaiaren (etxebizitza birgaitzeko eta hiri-berroneratzeko plana) transferentzia; izan ere, 2021. urtean egindako transferentziarik handiena da —82,4 milioi euro bideratu ziren Euskadira—.

Eusko Jaurlaritzari aditzera eman zaionez, “betearazpenerako pizgarriak” egongo dira, eta, hartara, osagaien mugarriak eta konpromisoak betetzen dituzten autonomia-erkidegoek Bruselan onartutakoa betetzen ez dutenek baino funts gehiago jasoko dituzte hurrengo ekitaldietan.

Estatuaren zuzeneko kudeaketa

Estatuak zuzenean egiten duen kudeaketaren zati handi bat norgehiagoka-erregimeneko laguntzen deialdien bidez bideratuko da. Batzuetan, deialdi horiek existitzen dira eta baliagarriak izango dira Estatuko Aurrekontu Orokorretako ohiko funtsak osatzen dituzten funtsak bideratzeko. Beste batzuetan, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko funtsak bideratuko dituzten beste deialdi batzuk ari dira diseinatzen. Hala gertatuko da, adibidez, Susperraldi eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoetan. Deialdiak, oro har, tokiko erakundeei, familiei, enpresei, unibertsitateei, zentro teknologikoei eta abar zuzentzen zaizkie.

Orain arte, guztira 39 deialdi egin dira Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko osagaietarako, eta, guztira, 3.300 milioi eurotik gorako inbertsioa egin da. Oraindik ez dakigu zenbateko horretatik zenbat iritsiko den Euskal Autonomia Erkidegora.

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren hedapenaren hasieraren argazki bat da. “Espero dugu ateratzeko falta diren deialdiek gehiago eta hobeto erantzutea funts horiek ekonomia osoaren gainean izan behar duten izaera eraldatzaileari. Era berean, espero dugu, inbertsioek aukera ematea Atzeraldi Handitik Estatuko ekonomia osoan narriatu den kapital-stocka berreskuratzeko —azaldu du Azpiazuk—. Inbertsiorako unea da, eta horrela egingo dugu gure baliabideekin ere”.

Ekonomia eta Ogasun Sailak lanean jarraituko du Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko Europako funtsak inbertsio-apustu horretan sar daitezen. Ildo horretan, Espainiako Gobernuko ministerioekin etengabe gaude harremanetan, zenbait alderdi berriro diseinatzen jarraitzeko eta 2022tik aurrera maniobra-tarte handiagoa lortzeko, betiere funtsak gure eskumeneko politika publikoen garapenera egoki daitezen eta politika publiko horietan integra daitezen. Horretarako sinergiak bilatuko dira eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren ahalmen eraldatzailea eta baliabideen xurgapena erraztuko da.

Informazio gehiago

Agenda
Euskadi-Europa
 iraila 2021>>
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
27282930      
              
<<urria 2021>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
              
<<azaroa 2021>>
alasazogorlrig
01020304050607
08091011121314
15161718192021
22232425262728
2930          
              
<<abendua 2021
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
2728293031    
              
Euskadi, auzolana