Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Euskadi, pandemiaren ondorioz kaleratutako langileak birkokatzeko laguntzak EBtik jasotzen dituen lehen eskualdea

Argitalpen-data: 

Krisian dauden sektoreetako langileak birziklatzeko Lanbideren AukerabeRRi programa 1,2 milioi eurorekin babestea onartu du gaur goizean Europako Parlamentuak.

 

Euskadi EBko lehen eskualdea izango da kaleratutako langileak pandemiak kaltetutako sektoreetan birkokatzeko laguntzak jasotzen. Europako Parlamentuak argi berdea eman dio gaur Lanbidek langile horiek birziklatzeko jasoko duen 1,2 milioi euroko laguntzari, AukerabeRRI programaren bidez.

 

Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak pertsonengan inbertitzeko proiektu gisa diseinatutako programa Gizarte Elkarrizketarako Mahaiari helarazi zitzaion, eta hark berretsi egin zuen aurtengo urtarrilaren 27ko osoko bilkuran. Eider Gardeazabal europarlamentariak defendatu du gaur osoko bilkuran.

 

Hitzarmen-foro horretako lehendakari Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak azaldu zuen bezala, pandemiak areagotu egin du sektore batzuek, bereziki industrian, bizi zuten egoera zaila, batez ere energia- eta teknologia-trantsizioetara egokitzeko. Horren ondorioz, askotan esperientzia eta prestakuntza handia duten pertsonek lana galtzen dute. Giza kapital eta kapital profesional hori ezin dugu alferrik galdu, eta, horregatik, programa hau ahalik eta lasterren egokitzeko sortzen ari diren sektore eta enpresa berrietara, profil oso definituak eskatzen dituztenetara.

 

Europako Parlamentuak filosofia eta beharrezko proiektu hori babesten du orain, Nicolas Schmit Enplegu eta Gizarte Eskubideen komisarioak duela hilabete eskas aitortu zuen bezala, “COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoak gogor eragin dielako pertsona eta industria askori”.

 

AukerabeRRi programak 1,4 milioi euroko aurrekontua du, eta horietatik 1,2 milioi Europar Batasunetik etorriko dira, GEEF Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsaren kargura. Horren bidez, Euskadiko metalurgia-sektoreko 300 langile ohi inguru birziklatzeko eta birkokatzeko planak finantzatuko dira.

 

Europako Parlamentuak onartu izanak bultzada ematen die Lanbide garatzen ari den politika eraldatzaileei, bai langileentzako eta enpresentzako programa berritzaileen proposamenetan, bai haien barne-egituran eta funtzionamendu-egituran.

 

Gainera, metalaren sektorearekin lortutako emaitza onak ikusita, Lanbidek AukerabeRRI programa krisiak eragindako beste sektore batzuetara zabaltzea erabaki du, hala nola manufaktura-industriara, handizkako eta txikizkako merkataritzara, ostalaritzara, finantza- eta aseguru-jardueretara eta bidaia-agentzietara.

Informazio gehiago

Agenda
Euskadi-Europa
 abendua 2021>>
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
2728293031    
              
<<urtarrila 2022>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<otsaila 2022>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28            
              
<<martxoa 2022
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
Deialdiak
Euskadi, auzolana