Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Datorren urtean Europako industria eoliko osoa Euskadin berriro bilduko duen kongresuaren atarikoa da Kopenhageko Electric Cityn egindako aurkezpena.

Argitalpen-data: 

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Iñigo Ansolak, Euskadiko industriak sektore eolikoaren arloan duen gaitasuna nabarmendu du, eta azpimarratu du iturri berriztagarri hori funtsezkoa dela Energia eta Klima Trantsiziorako helburuak iristeko Basque Green Deal Estrategiaren esparruan.

 

Kopenhageko Electric City ferian den euskal ordezkaritzak datorren WindEurope aurkeztu du, Europan eolikoaren sektorean den azoka nagusia, 2022ko apirilean industria horretako eragile gehienak bilduko dituena Bilbao Exhibition Centren.

 

Aurkezpenean Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, Euskadik eolikoen arloan egin du apustu, energia iturri garbiagoetarantz jo eta klima aldaketaren aurka egiteko trantsizioan aliatu nagusietakoa baita sektore hori. Esan duenez, energia iturri berriztagarriak ezarri beharra dago euskal gizarteak energiaren eta ingurumenaren arloan planteatu dituen erronkak betetzeko ardatz gisa; erronka horiek Basque Green Deal Estrategian jasota daude, helburuak erdiesteko eredu planifikatuan. Bestalde, euskal industria eolikoaren garrantzia azaldu du, hura baita mundu mailako lehen zutabe teknologikoa Europa osoan energia iturri hori ezartzeko, orobat enplegua, hazkundea eta ongizatea bultzatzeko.

 

Aurkezpenean, WindEurope 2022 urteko ekitaldiaren nondik norakoak azaldu dituzte, zeina Bilbon izango baita apirilaren 5etik 7ra. Bigarrenez egingo dute Euskadin feria eta kongresu hori. 2019an egin zuten aurrekoa, eta BECen 300 erakusketari baino gehiago eta 9.000 bisitari inguru izan ziren. Guztira, 10 milioi eurotik gorako inpaktu ekonomikoa sorrarazi zuen. Espero dute datorren urtean kopuru horiei eutsiko zaiela, Europako industria eolikoarentzat Euskadi industria-hub garrantzitsuenetako bat da eta.

 

EEEko zuzendari nagusiaren ondoan, Xabier Basañezen BECeko zuzendari nagusiak parte hartu du topagunean, eta honako hauek eman dute laguntza: Jose Ignacio Hormaeche (Energiaren klusterreko zuzendari nagusia), Juan Virgilio Marquez (AEEko CEOa), Malgosia Bartosik (WindEuropeko zuzendari nagusi atxikia) eta Kepa Olabarrieta (Bilboko Convention Bureauko zuzendaria).

 

Euskadiren Wind Energy Basque Country eremuan izan da ekitaldia; bertan, Danimarkako Electric Cityn parte hartzen duten 22 euskal enpresek lehiarako gaitasun handiak azaldu dituzte, eta mundu osoko eolikoen parkeei zerbitzua emateko nazioartean duten posizio bikaina erakutsi dute. Energiaren Klusterra buru dutela, honako etxe hauek daude han: Erreka Fastening, Fosroc, Euskal Forging, GRI Renewable Industries, Sling Supply Int, Haizea Group, Antec, Saitec Offshore, Lumiker, RDT Group, Meteo for Energy, Aeroblade, Allerion, Grual, Vicinay Marine, Nautilus, Kimua Engineering, HWS Concrete Towers, Hine Group, Ceit BRTA, Arteche eta SPRRAEM.

Informazio gehiago

Agenda
Euskadi-Europa
 abendua 2021>>
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
2728293031    
              
<<urtarrila 2022>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<otsaila 2022>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28            
              
<<martxoa 2022
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
Deialdiak
Euskadi, auzolana