Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Urriaren 15ean eta 16an, EBko agintariak Bruselan bildu dira egoera epidemiologikoa, Erresuma Batuarekiko harremanak, klima aldaketa eta kanpo arazoak eztabaidatzeko, bereziki Afrikarekiko harremanak.

Argitalpen-data: 

Kontseilu Europarra, 2020ko urriaren 15a eta 16a

Charles Michel presidentearen azken prentsaurrekoa, Europako Kontseiluaren 2020ko urriaren 16ko bileraren ostean

Emaitza nagusiak

Urriaren 15ean eta 16an, EBko agintariak Bruselan bildu dira egoera epidemiologikoa, Erresuma Batuarekiko harremanak, klima aldaketa eta kanpo arazoak eztabaidatzeko, bereziki Afrikarekiko harremanak.

COVID-19

Kontseilu Europarrak egungo egoera epidemiologikoa ebaluatu du, aurrekaririk ez duena eta kezka handia eragiten duena.

Orain arte EB mailan COVID-19ren aurkako koordinazio orokorrean lortutako aurrerapenak ospatu dituzte agintariek, zirkulazio askearen murrizketaren ikuspegi koordinatuari buruzko Gomendioa barne.

Koordinazio-lanarekin jarraitzea erabaki dute, honako gai hauei dagokienez:

• Berrogeialdiko arauak,
• Harremanak mugaz gaindi arakatzea,
• Proben arloko estrategiak,
• Probak egiteko metodoen baterako ebaluazioa,
• EBrako funtsezkoak ez diren bidaiak aldi baterako murriztea.

Era berean, COVID-19ren aurkako txertoen garapena eta banaketa bermatzeko neurriak eztabaidatu dituzte EBko agintariek. Pozik hartu dituzte orain arte EB mailan egindako lanak, eta berretsi dute beharrezkoa dela baimentze- eta gainbegiratze-prozesu sendo bat izatea, EBn txertaketa-gaitasuna garatzea eta txertoetarako sarbide bidezkoa eta eskuragarria bermatzea. Txertoei dagokienez, mundu mailan lankidetza handiagoa izatearen alde egin dute.


EBren eta Erresuma Batuaren arteko harremanak

Europako Kontseiluak gogorarazi du aldi baterako epea 2020ko abenduaren 31n amaitzen dela, eta kezkaz ikusi du Batasunaren interesekoak diren funtsezko gaietan egindako aurrerapenak oraindik ez direla nahikoak.

EBko agintariek berretsi egin dute EBk Erresuma Batuarekin ahalik eta elkarte estuena ezartzeko duen erabakia, 2020ko otsailaren 25eko negoziazio-jarraibideen arabera, aldez aurretik erabakitako Kontseilu Europarraren orientabideak eta adierazpenak errespetatuz.

(" % 100ari lotuta gaude. Eta konfiantza osoa dugu eta babesa ematen diogu Michel Barnier negoziatzaile nagusiari negoziazioekin jarrai dezan ". Charles Michel, Europako Kontseiluko presidentea).

Akordio bat posible egiteko beharrezkoak diren pausoak emateko eskatu diote Erresuma Batuari.

Erresuma Batuko Gobernuak aurkeztutako Barne Merkatuari buruzko Legeari dagokionez, Kontseilu Europarrak gogorarazi du erretiratzeko Akordioa eta bere Protokoloak osorik eta garaiz aplikatu behar direla.

EBko agintariek maila guztietako prestakuntza eta prestasuna areagotzeko eskatu dute, edozein amaiera lortzeko, akordiorik ez lortzea barne. Era berean, Batzordeari gonbita egin diote bere garaian alde bakarreko kontingentzia-neurriak har ditzan, Batasunaren intereserako diren denboran mugatuak.

Klima-aldaketa

EB klimatikoki neutroa izateko helburua lortzeko, hemendik 2050era Parisko Akordioaren helburuen arabera, EBk anbizioa handitu behar du hurrengo hamarkadarako. Europako Kontseiluak "2030erako Europako klimaren anbizioa areagotzea" izeneko Batzordearen Komunikazioa eztabaidatu du, bereziki, 2030erako emisioak gutxienez % 55 murrizteko helburua eta helburu hori lortzeko beharrezko neurriak.

EBko agintariek uste dute EBk kolektiboki lortu behar duela ahalik eta modurik errentagarrienean eguneratutako helburua. Estatu kide guztiek parte hartuko dute ahalegin horretan, estatu bakoitzaren inguruabarrak eta zuzentasun- eta elkartasun-gogoetak kontuan hartuta. EBren legegintza-egintza eta egintza politiko guztiek 2030erako helburu berria eta neutraltasun klimatikoaren helburua lortzen lagundu behar dute, baldintza-berdintasuna errespetatuz eta karbono-ihesa prebenituz.

Kontseilu Europarrak arlo horretan aurreikusitako lanetan aurrera egiteko gonbita egin dio Kontseiluari. Agintariek Batzordeari eskatu diote kontsulta zehatzak egin ditzala estatu kideekin, egoera espezifikoak ebaluatzeko eta ondorioei buruzko informazio gehiago emateko estatu kideen mailan.

Kontseilu Europarrak abenduko bileran aztertuko du gaia berriro, 2030erako isurketak murrizteko helburu berri bat adosteko eta urtea amaitu baino lehen Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioari EBk nazio-mailan egindako ekarpen eguneratua aurkezteko. Buruzagiek gainerako alderdiei eskatu diete maila nazional eguneratuan beren ekarpen zehatza aurkezteko, eta azpimarratu dute oso garrantzitsua dela modu irmoan eta koordinatuan jardutea, Europako diplomazia klimatiko aktibo baten bidez.

COVID-19 pandemiaren ondorioei aurre egiten laguntzeko, Kontseilu Europarrak konpromisoa hartzen du Afrikako herrialdeen zorra arintzeko nazioarteko ahaleginak areagotzeko, dagozkien esparru multilateralen barruan. Europar Batasuneko agintariek 2020ko azaroa baino lehen horren inguruko planteamendu bateratua egiteko eskatu diote Kontseiluari. EBko agintariek konpromisoa hartu dute EBk osasun-sistemei ematen dien babesa areagotzeko eta bazkideen prestaketa- eta erantzun-gaitasuna indartzeko. Funtsezkoak dira elkartasuna eta lankidetza estua COVID-19 pandemiaren aurkako borrokan, bereziki txertoen garapena eta banaketa.


("EB Afrikaren bazkide nagusia da merkataritzaren, inbertsioaren eta garapenaren arloan. Hori oinarri hartuta, urrunago joan gaitezke gure harremanaren potentzial handia aprobetxatzeko ". Kontseilu Europarraren ondorioak.)


Bere eraldaketa ekologiko eta digitalarekin batera, EBk Afrikarekin duen lotura handitu nahi du kontinentearen eraldaketa ekonomikoari dagokionez. Kontseilu Europarrak bere bazkide afrikarrekin lan egiteko eta inbertsioak bultzatzeko asmoari buruz hitz egin du. Sektore hauek funtsezkoak dira lankidetza eta inbertsioa areagotzeko:


• Ekonomia digitala eta ezagutzaren ekonomia,
• Energia berriztagarriak,
• Garraioa,
• Osasuna,
• Nekazaritzako elikagaien sistemak.

Zeharkako gai nagusiak lirateke EBren inplikaziorako: balio unibertsalak, diskriminaziorik eza eta guztiontzako eskubide- eta aukera-berdintasuna, emakumearen ahalduntzea, gazteen integrazioa, hezkuntza eta gaikuntza, gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-iraunkortasuna, gobernantza ona eta zuzenbide-estatua.

Agintariek adostu dutenez, EB prest dago Afrikak bakearen eta segurtasunaren, gobernantza onaren eta giza eskubideen sustapenaren alde egiten dituen ahaleginak babesten jarraitzeko. EBk Afrikako bazkideak ere inplikatu nahi ditu mugikortasunari eta migrazioaren alderdi guztiei dagokienez, migrazio irregularra eta migratzaileen trafiko-sareen aurkako borroka barne, bai bi kontinenteen barruan, bai haien artean.

Hegoaldeko auzotasuna

Bartzelonako Prozesuaren 25. urteurrena ospatzen den urte honetan, Kontseilu Europarrak eztabaida estrategikoa egingo du 2020ko abenduan hegoaldeko auzotasunari buruz.

Bielorrusia

Europako Kontseiluak elkartasuna adierazi die Lituaniari eta Poloniari Bielorrusiak hartutako errepresalia neurrien aurrean, eta manifestari baketsuen aurka erabiltzen den indarkeria jarraia gaitzetsi du.


Turkia

Kontseilu Europarrak berretsi egin ditu 2020ko urriaren 1eko eta 2ko ondorioak, eta deitoratu egin du Turkiak aldebakarreko ekintzei eta ekialdeko Mediterraneoan probokazio-ekintzei berrekin izana, besteak beste, berriki egindako prospekzio-jarduerei. Kontseilu Europarrak Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 550 eta 789 ebazpenak errespetatzeko eskatu du, Varoshako estatutuaren garrantzia azpimarratu du eta Greziari eta Zipreri elkartasuna adierazi die.

Europako Kontseiluak ekintza horiek bertan behera uzteko eta tentsioak etengabe arintzeko lan egiteko eskatu dio Turkiari.

MH17

Australiaren, Herbehereen eta Errusiako Federazioaren arteko negoziazioekin jarraitzeko eskatu dio Europako Kontseiluak Errusiako Federazioari, MH17 hegaldia eraisteko. "Gertaera tragikotik sei urte baino gehiago igaro ondoren, 298 biktimek eta haien gertukoek justizia merezi dute", adierazi dute agintariek.

Klima-aldaketa

EB klimatikoki neutroa izateko helburua lortzeko, hemendik 2050era Parisko Akordioaren helburuen arabera, EBk anbizioa handitu behar du hurrengo hamarkadarako. Europako Kontseiluak "2030erako Europako klimaren anbizioa areagotzea" izeneko Batzordearen Komunikazioa eztabaidatu du, bereziki, 2030erako emisioak gutxienez % 55 murrizteko helburua eta helburu hori lortzeko beharrezko neurriak.

EBko agintariek uste dute EBk kolektiboki lortu behar duela ahalik eta modurik errentagarrienean eguneratutako helburua. Estatu kide guztiek parte hartuko dute ahalegin horretan, estatu bakoitzaren inguruabarrak eta zuzentasun- eta elkartasun-gogoetak kontuan hartuta. EBren legegintza-egintza eta egintza politiko guztiek 2030erako helburu berria eta neutraltasun klimatikoaren helburua lortzen lagundu behar dute, baldintza-berdintasuna errespetatuz eta karbono-ihesa prebenituz.

Kontseilu Europarrak arlo horretan aurreikusitako lanetan aurrera egiteko gonbita egin dio Kontseiluari. Agintariek Batzordeari eskatu diote kontsulta zehatzak egin ditzala estatu kideekin, egoera espezifikoak ebaluatzeko eta ondorioei buruzko informazio gehiago emateko estatu kideen mailan.

Kontseilu Europarrak abenduko bileran aztertuko du gaia berriro, 2030erako isurketak murrizteko helburu berri bat adosteko eta urtea amaitu baino lehen Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioari EBk nazio-mailan egindako ekarpen eguneratua aurkezteko. Buruzagiek gainerako alderdiei eskatu diete maila nazional eguneratuan beren ekarpen zehatza aurkezteko, eta azpimarratu dute oso garrantzitsua dela modu irmoan eta koordinatuan jardutea, Europako diplomazia klimatiko aktibo baten bidez.

COVID-19 pandemiaren ondorioei aurre egiten laguntzeko, Kontseilu Europarrak konpromisoa hartzen du Afrikako herrialdeen zorra arintzeko nazioarteko ahaleginak areagotzeko, dagozkien esparru multilateralen barruan. Europar Batasuneko agintariek 2020ko azaroa baino lehen horren inguruko planteamendu bateratua egiteko eskatu diote Kontseiluari. EBko agintariek konpromisoa hartu dute EBk osasun-sistemei ematen dien babesa areagotzeko eta bazkideen prestaketa- eta erantzun-gaitasuna indartzeko. Funtsezkoak dira elkartasuna eta lankidetza estua COVID-19 pandemiaren aurkako borrokan, bereziki txertoen garapena eta banaketa.

Informazio gehiago

Agenda
Euskadi-Europa
 azaroa 2020>>
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
30            
<<abendua 2020>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<urtarrila 2021>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
              
<<otsaila 2021
alasazogorlrig
01020304050607
08091011121314
15161718192021
22232425262728
              
              
Deialdiak
Euskadi, auzolana