Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programa (OSOA) Europako batez bestekoaren gainetik dago, programaren %61 gauzatuta

Argitalpen-data: 

  • 2014-2020 aldirako FEADER Europako funtsetik zuzkitutako ia guztia konprometituta dauka jada, eta 2019ko laguntzen deialdi gehienak fondo propioekin finantzatu dira.

    Batzordeak Euskal Herria zoriondu du, programa oro har ondo gauzatu delako, bai eta finantzatutako neurrien artean programak eduki duen oreka eta sendotasunagatik ere.

    Euskadiko Landa Garapenerako 2015-2020 Programaren (OSOA Programa) Jarraipenerako Batzordeak bosgarren urteko topaketa egin du ordezkari instituzional eta sektorialekin, Eusko Jaurlaritzako Landa eta Itsasertz Garapeneko eta Europar Politiken zuzendari Jone Fernandezek presidituta. Bertaratuen artean, Europako Batzordearen eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren ordezkaritza bana zeuden, bai eta Foru Aldundien eta sektorearen ordezkariak ere.

    Zuzendariak, Fernandez andreak, LGPren kudeaketa agintaritzaren arduraduna den heinean, programak 2019ko ekitaldian egin dituen aurrerapenen berri eman du. Azaldu du 2018aren bukaeran %48 gauzatuta zegoela eta 2019ko azaroaren 15ean %61. Gauzatze maila horrekin, Euskadiko LGPa Europan gaur egun dagoen batez bestekoaren gainetik kokatzen da, eta Estatuko lehen hiru Autonomia Erkidegoen artean, Kantabriaren eta Errioxaren atzetik.

    OSOA Programak nekazaritza, elikadura eta basogintzaren sektoreei laguntzeko eta landa garapenerako neurri eta azpineurri batzuk hartzen ditu bere baitan, eta, horretarako, FEADER Europako funtsetik 87,1 M € esleitu zaizkio 2015-2020 aldirako. Horrez gain, 49,4 M € kontrapartida nazional bat ere badu, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek elkarrekin emanda. Beraz, programak 136,5 M €-ko zuzkidura dauka guztira aldi osorako, eta diru horri beste 150 M € gehitu beharko litzaioke, aparteko finantzaketa gisa (fondo propioak), nahiz izanez gero aplikatzeko.

    Jone Fernandezek azpimarratu du orain arte konprometitutako gastuaren maila handia dela, eta hainbat azpineurriren kasuan FEADER funtsetik zuzkitutako guztia dagoela konprometituta. Hori horrela, azpineurri horiek kudeatzen eta kofinantzatzen dituzten unitateak (kasu batzuetan Eusko Jaurlaritza, eta beste batzuetan Foru Aldundiak) behartuta egon dira soilik fondo propioekin finantzatuko diren 2019ko laguntzen deialdiak argitaratzera. Neurri guztietarako aurrekontuko zuzkidurak batuta, 2019an 50,8 M €-ren laguntzak iragarri dira LGPren esparruan.

    Aurrekontu horretatik orain arte gauzatu den programaren %61arekin hau lortu da, besteak beste: 150 gazte baino gehiago nekazaritzaren sektorean hastea (%34 emakumeak izan dira); 6.000 pertsona baino gehiagori prestakuntza ematea, sektorera eta landa garapenera zuzendutako 287 prestakuntza ekintzaren bitartez; nekazaritza ustiategietan (ustiategien %22ren titularrak emakumeak ziren) eta nekazaritzako elikagaien industrietan inbertsioak egiteko operazioak babestea (700 operazio nekazaritza ustiategietan, eta ia 300 operazio nekazaritzako elikagaien industrietan); eta LEADER neurriaren babespean landa garapenerako ia 400 operazio egitea edo nekazaritza eta ingurumeneko operazioetarako ia 1.000 kontratu izenpetzea.

    Horrez gain, LGPren kudeaketa agintaritzak programaren kudeaketarekin eta jarraipenarekin zerikusia duten hainbat alderdi berrikusi, eta 2020aren ondorengo NPBren etorkizunaren analisia egin du.

    Bukatzeko, LEADER proiektu batzuk aurkeztu dira, eta lankidetza proiektu bat, LGPren esparruan finantzatzen ari diren operazioen adibide moduan. Gainera, Jarraipen Batzordearen bilera bukatu eta gero, kudeaketa agintaritzak Europako Batzordearen ordezkariari lagundu dio LGPtik finantzatutako proiektu bat bertatik bertara ikusten: La gilda del Norte.

    OSOA-ren web orrian dago eskuragarri programaren gaineko informazio guztia.

 Informazio gehiago

 

 

 

 

Agenda
Euskadi-Europa
 abuztua 2020>>
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31            
<<iraila 2020>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
282930        
              
<<urria 2020>>
alasazogorlrig
      01020304
05060708091011
12131415161718
19202122232425
262728293031  
              
<<azaroa 2020
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
30            
Deialdiak
Euskadi, auzolana