Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Euskadik eta Iparraldek lankidetza instituzionala indartu dute

Argitalpen-data: 

  • Lehendakariak eta Iparraldeko Hirigune Elkargoaren Presidenteak sinatu dute akordioa eta aukera emango du harreman bilateralak irmotzeko eta etorkizuneko lankidetzarako oinarri komun bat finkatzeko

Iparraldeko Hirigune Elkargoaren Presidente eta Baionako Alkate Jean-René Etchegarayri egin dio harrera Iñigo Urkullu Lehendakariak eta harekin sinatuko du Euskadiren eta Iparralderen arteko lankidetza instituzionalerako Memorandum bat. Bi komunitateak historian zehar elkartu dituen lotura estutzea eta etorkizuneko lankidetzarako oinarriak finkatzea da akordioaren helburua.

Memorandumak ezartzen duenez, Euskadik eta Iparraldek lankidetzarako aukera berriak aztertuko dituzte eta baterako proiektuak bultzatuko dituzte eremu hauetan: mugaz haraindiko mugikortasuna; goi-mailako irakaskuntza, prestakuntza eta ikerketa; ekonomiaren garapena eta turismoa; nekazaritza; lurraldearen garapen iraunkorra; ingurumena eta biodibertsitatea; eta kultura eta euskara.Gainera, lankidetza indartuko da mugaz haraindiko ekitaldi esanguratsuak antolatzeko, mugaren bi aldeetako herritarren arteko bizikidetza sustatzearren.

Sinaduraren ondoren bi presidenteek azaldu dituzte Lehendakaritzan hedabideen aurrean akordioaren terminoak.

Bere jardunean lankidetzarako bide honek duen garrantzia nabarmendu du Lehendakariak, lagundu egiten baitu eraginkortasunez aurre egiten Europar Batasuneko esparruan erronka globalei, erronka sozial, ekonomiko, instituzional eta politikoei.“Erronka komunei lankidetzatik erantzutea da gure akordioaren helburua. Gure harreman instituzionalak indartzea, elkarren interesekoak diren baterako proiektuen bitartez. Mugaz haraindiko hurbileko lankidetzaren alde apustu egitea”, adierazi du.

Bestalde, Lehendakariak ziurtatu duenez, Iparraldeko Hirigune Elkargoarekiko harreman-fase berri honek lagundu egingo du lan partekatua instituzionalizatzen. Zehazki, azpimarratu duenez, lankidetzak aukera emango du aurrerapauso bat gehiago emateko, loturak estutzeko, eta trukeak eta harremanak indartzeko eragile ekonomiko, sozial, akademiko eta kulturalen artean. “Aukera emango digu lankidetzan eta jardun egokien trukean aurrera egiteko”, gaineratu du.

Gainera, garrantzi berezia eman dio Lehendakariak akordioaren uneari, Europako Ardatz Atlantikoa kohesionatzen eta indartzen lagunduko duelako laster iristekoa den Brexit baten aurrean, zeinak ahuldu egin baitezake denen interesekoa den espazio hau.“Beharrezkoa da indarrak batzea Europar Batasuneko eremu periferiko gisa geratzeko arriskua gainditzeko”, azpimarratu du.

“Gure ahalegin guztiak mobilizatuko ditugu mugaz haraindiko ekimenak sustatzeko, bizikidetza eta komunitate-bizitza bultzatuko dituztenak.Elkarren arteko lankidetza indartuko dugu herritarren nahi partekatu bati erantzuteko:elkarrekin hobeto bizitzea kultur aniztasuna eta tolerantzia nagusi izango diren gizarte batean”, esanez amaitu du Lehendakariak. 

Sei pertsonak osatutako segimendu-batzorde bat arduratuko da Memorandumean ezartzen diren ekintzak erregulartasunez ebaluatzeaz, baita bertan ezartzen ez diren lankidetzarako beste aukera batzuk aztertzeaz ere.

2017ko urtarrilean sortu zen Euskal Hirigune Elkargoa, bertako hamar mankomunitateek bat egin ondoren. Horrela eman zitzaion hasiera Euskadiren eta Iparralderen arteko "lankidetzarako fase berri bati", elkarraldi instituzionalak nabarmen gehitzea berekin ekarri duenari.

Hala, joan den martxoan, Lehendakariak eta Euskal Hirigune Elkargoko Presidenteak bilera bat izan zuten Ajuria Enea jauregian, eta bertan iragarri zuten Elkar Aditze Memorandum bat lantzen ari zirela, azkenik gaur sinatu dena.

 Informazio gehiago

 

 

 

 

Agenda
Euskadi-Europa
 azaroa 2019>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
<<abendua 2019>>
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
3031          
<<urtarrila 2020>>
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
2728293031    
              
<<otsaila 2020
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
242526272829  
              
Euskadi, auzolana