Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Europako Elkartasun Kidegoa (CES)

Europako Elkartasun Kidegoa (hemendik aurrera EEK) Europako Batzordearen ekimen bat da, Europar Batasuneko elkartasun-jarduera guztientzako sarrera-puntu bakarra ematen duena.

EEK 2 eta 12 hilabete arteko ordaindutako boluntariotza-zerbitzuak, praktikak eta lanpostuak eskaintzen dituen Europar Batzordearen ekimen bat da, 18 eta 30 urte bitarteko gazteen artean elkartasunaren eta borondatezko lankidetzaren rola indartzeko eta gazteentzako lan-aukerak eskaintzeko helburuarekin.

EEK-k honako jarduera hauek eskaintzen ditu:

  • Boluntariotza-proiektuak (banakakoak edo taldean)
  • Elkartasun-proiektuak
  • Praktika profesionalak eta enplegua
  • Networking-jarduerak

Horrelako jarduera-motak eskaini nahi dituzten erakundeentzako 2019rako proposamenen deialdia irekita dago egun eta hemen kontsulta daiteke.

EEK-ren PARTE IZAN NAHI AL DUZU?

2016an sortu zenetik, 10.000 gaztek baino gehiagok parte hartu dute hainbat gai lantzen dituzten proiektuetan, hala nola: ingurumena, kultura, gizarte-zerbitzuak, errefuxiatuak, imigranteak, haurrak edo adinekoak.

Dokumentu honetan Kidegoak eskaintzen dituen hainbat aukerei buruzko Informazio Praktikoa aurkitu dezakezu.

EEK-k bere baliabideen %90 bolondres- eta elkartasun-proiektuetarako erabiliko du, eta %10 praktikak edo enpleguetarako, eta gehienez ere % 20 mugaz bestaldeko izaerarik ez duten jardueretarako gordeko du.

Informazio hau EBrako Euskadiko Ordezkaritzak garatu du, Europako Batzordeak eta Kontseiluak argitaratutako dokumentu ofizialetan oinarrituta.

- Europako Elkartasun Kidegoaren programa ezartzen duen erregelamendua

- 2019ko Europako Elkartasun Kidegoaren Gida

- Europako Elkartasun Kidegoaren 2019ko urteko lan-programa

Agenda
Euskadi-Europa
 ekaina 2022>>
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
27282930      
              
<<uztaila 2022>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
              
<<abuztua 2022>>
alasazogorlrig
01020304050607
08091011121314
15161718192021
22232425262728
293031        
              
<<iraila 2022
alasazogorlrig
      01020304
05060708091011
12131415161718
19202122232425
2627282930    
              
Euskadi, auzolana