Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Flandria eta Galesekin lankidetzan aritzeko proiektu teknikoetarako laguntzak eskatzeko epea zabalik

[4516911]

Europar Batasuna

Deskribapena


Xedea

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/06/2002506e.pdf

EHAAk gaur ekainaren 25ean argitaratzen du Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren diru-laguntzen deialdiaren ebazpena, Flandriako eta Galesko eskualde estrategikoekiko lankidetza teknikoko proiektuetarako. Eskabideak aurkezteko epea bihar hasiko da, ekainaren 26an, eta 2020ko uztailaren 27an amaituko da.

Laguntzak 40.000 eurokoak dira guztira, eta Bazkide Estrategikoen Sareko kanpoko eskualdeekiko lankidetza teknikoko proiektuetarako laguntzak arautzen dituen martxoaren 26ko 47/2019 Dekretuaren barruan sartzen dira. Dekretu horren helburua da alde biko harremanak sendotzea eta Euskadirentzako estrategikotzat jotzen diren kanpoko beste eskualde batzuekin itunak eta lankidetzak finkatzea. Horien artean daude Galesekin eta Flandriarekin egindakoak. Euskal Autonomia Erkidegoak Galesekin Lankidetza Memorandum bat izenpetu du eta Flandriarekin Asmoen Adierazpen bat.

Hala, dirulaguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta dauden pertsona juridiko pribatuentzat dira. Pertsona juridiko horiek alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektua aurkeztuko dute eta bi eskualde estrategiko horietako bazkide batek hartu beharko dut parte bertan.

Zehazki, Galesen kasuan, diruz lagundu daitezkeen alde biko lankidetza-proiektuen gaiak hauek izango dira:

·         Mugikortasuna eta Garraioa (nagusiki, azpiegitura eta tren-zerbitzuak);

·         Ingurumena eta Klima Aldaketa;

·         Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuna;

·         Itsas Energiak;

·         Nekazaritzako elikagaien industria;

·         Hezkuntza eta Prestakuntza;

·         Estrategia eta Politika Fiskala, Zerga Administrazioko Politika, Aurrekontuen Kudeaketa eta Gizarte Zerbitzuak;

·         Osasuna eta Laguntzako Gizarte Zerbitzuak, balioetan oinarritutako osasun-laguntza, eta zahartze aktiboa eta osasuntsua;

·         Negozio-aukerak;

·         Gizarte kulturaniztuna eta tolerantea sustatzea (batez ere, hizkuntza-politikaren eta kultur sektorearen sustapenaren arloetan).

Flandriaren kasuan, honako gai hauen inguruko lanak lagundu ahal izango dira diruz:

·         Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (industria eta teknologia, osasuna, gizarte-politikak, genero-berdintasuna, sektore publikoaren kudeaketa, azpiegiturak eta garraioa);

·         Lan-merkatua eta politika ekonomikoa (lanbide-heziketa, produktibitate- eta lehiakortasun-politikak);

·         Ingurumena (klima-aldaketa, uren, materialen eta hondakinen tratamendua, eta ingurumenarekin eta energia berriztagarriekin bat datozen teknologiak);

·         Osasuna (batez ere, zaintza kronikoak);

·         Kultura eta Sorkuntza Sektoreak;

·         Gizarte kulturaniztuna eta tolerantea sustatzea (giza eskubideen errespetua eta bakea eraikitzea);

·         Europan eskualdeen papera indartuko duten ekimenak eta itunak.

Bi kasu horietan, proiektu bakoitzeko gehienez 5.000 euroko laguntzak emango dira.

 

Proposamenak egiteko gehienezko epea

 

Epea: 2020.07.27

 

 

Dirulaguntzen kopurua

 

Zuzkidura: 40.000

 

Deialdiari buruzko informazio web orria

 

               

Aurrekontuko zuzkidura

40.000

Kontaktu-informazioa


Kodea

65161974741
Agenda
Euskadi-Europa
 azaroa 2020>>
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
30            
<<abendua 2020>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<urtarrila 2021>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
              
<<otsaila 2021
alasazogorlrig
01020304050607
08091011121314
15161718192021
22232425262728
              
              
Deialdiak
Euskadi, auzolana