Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Pilotu programa.

[Pilotu]

Deskribapena


Xedea

Oinarrizko
informazioa – deialdiaren izena

SPRI Taldean integratutako
Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Pilotu programa.

Deskribapena

Dirulaguntza deialdia, euskal ETEek
nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten.

Helburua

Euskal ETEek beren nazioartekotze
prozesuetan izaten dituzten premia berriei erantzuteko. Kasu honetan, laguntzaren
helburua da nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatzen eta
garatzen laguntzea, baldin eta errentagarriak eta sostengarriak badira ikuspegi
sozialetik. Euskal enpresei laguntzeko premia hau testuinguru zehatz batean
sortu da, badirelako hainbat herri, garapen-agentzia eta izaera
instituzionaleko bestelako figura proiektu berritzaile bat probatu nahi
dutenak, nazioartean lizitatu baino lehen beren funtzionamendua bermatzeko;
horrelako prozesuek, arrisku txikiagoak izateaz gain, espektatiba hobeak
dituzte euskal ETEeentzat.

Diruz lagunduak izan daitezkeen
kontzeptuak dira honakoekin zerikusia dutenak: proiektuaren diseinua,
proiektuaren inplementazioa eta emaitzak lortu eta eskuratzea, ondoren bolumen
handiagoko proiektuetan erreplikatzeko pilotuan lortutako esperientziatik
abiatuta.

Proposamenak egiteko
gehienezko epea

Programan parte hartzeko eskaerak
urriaren 31ra arte egin daitezke.

Diru kopurua

200.000 euroko zuzkidura. Pilotu
Programan proiektuaren gastuak partekatu egingo dira: pilotua ezarri nahi duen
nazioarteko erakundeak jarriko du %49a eta proiektua garatuko duen euskal
enpresak gainerakoa. ETEak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren dirulaguntza
jasoko du proiektuan parte hartzeko, kostuaren %51raino eta 50.000 euro
gehienez. Proiektuaren kostu osoa ezingo da izan 150.000 eurotik gorakoa.

Deialdiari buruzko
informazio web orria

https://basquetrade.spri.eus/eu/laguntzak/pilotu-laguntzak-nazioarteko-inbertsio-publikoko-proiektu-pilotuetarako/

Aurrekontuko zuzkidura

200.000

Kontaktu-informazioa


Kodea

1

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Agenda
Euskadi-Europa
 azaroa 2019>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
<<abendua 2019>>
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
3031          
<<urtarrila 2020>>
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
2728293031    
              
<<otsaila 2020
alasazogorlrig
          0102
03040506070809
10111213141516
17181920212223
242526272829  
              
Euskadi, auzolana