Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Mugikortasuna eta enplegua Europar Batasunean

Europako erakundeek eta Europar Batasunak ikasleen eta profesionalen mugikortasunari buruzko ekimenetan parte hartzeko aukerak eskaintzen dituzte, baita Europar Batasuneko 31 herrialdeetan dauden lanpostu hutsei buruzko informazio lortzeko aukera ere Europako Enplegu Zerbitzuak (EEZ) harremanetarako bulegoen sarearen bidez. Horretaz gainera, bestelako informazio interesgarri batzuk ere lor daitezke.

Gazteriaren Euskal Behatokiak, halaber, mugikortasunari buruzko gida argitaratu du. Argitalpen horrek hainbat aukerei buruzko informazio praktikoa biltzen du.

Langileak Hautatzeko Europako Bulegoak (LHEB), beste erakunde batzuekin batera, Europar Batasuneko erakundeetan dauden oposaketa, lehiaketa eta lanpostu hutsei buruzko informazioa lortzeko plataformak eskaintzen dituzte.

EUROPA HELMUGA GIDA, Gazteriaren Euskal Behatokia

Europa Helmuga 2017 Gidak informazioa biltzen du. Bertan, Europar Batasuneko mugikortasunerako aukera guztiak hautatzen eta ordenatzen dira. Europan barrena mugitzeko beharrezkoak diren kontu guztiei konponbideak eta informazioa eskaintzen du.

Ikasleentzako mugikortasun programak

Europar Batasunean dagoen ikasleen mugikortasunari buruzko informazioa eta aukera irekiak.

Euskadiko EEZ harremanetarako bulegoak

Europako Enplegu Zerbitzuak (EEZ) harremanetarako hiru bulego ditu Euskadin.

EEZ (Europako Enplegu Zerbitzuak) lankidetza sare bat da, eta bere xedea da langileen zirkulazio askea erraztea Europako Esparru Ekonomikoaren baitan. Sarearen bazkideen artean ondokoak daude: enplegu zerbitzu publikoak, sindikatuak eta enpresa erakundeak. Europako Batzordeak sare hori koordinatzen du.

EEZren helburu nagusiak hauexek dira:
  • mugitu nahi duten ikasleei Europako Esparru Ekonomikoan dauden lan aukerei, eta bizitza eta lan baldintzei buruzko informazioa, orientabideak eta aholku ematea.
  • beste herrialde batzuetako langileak kontratatu nahi dituzten enpresariei laguntzea.
  • herrialde mugakideetako langileei eta enpresariei aholku eta orientabideak ematea.

LHEB: Langileak Hautatzeko Europako Bulegoa

Europar Batasunean lan egiteko oposaketa, lehiaketa eta lanpostu huts guztiak. Langileak Hautatzeko Europako Bulegoaren webgune ofiziala

Drop'pin

Drop'pin  Europako Batzordeak bultzatutako webgune bat da, helburutzat hartzen duena gazteei lana bilatzen laguntzea, aukerak eskain ditzaketen enpresetara hurbilduz. Webguneak gai hauei buruzko informazioa eskaintzen du: praktikaldiak, lanbide-ikaskuntzako programak, aholkularitza, tutoretzak, hizkuntza-prestakuntza eta abar. Webgunean erabiltzaile moduan erregistratzean, curriculuma igo daiteke, webgunean eskaintzen diren aukeretara aurkeztu, eta erabiltzaileen komunitatearen kide aktibo bilakatu, haien esperientziak konpartitzeko. Drop’pin Ikaskuntzaren Aliantza Europarraren (EAFA) barnean sartuta dago –Eusko Jaurlaritza ere erakunde horren partaidea da-.

Agenda
Euskadi-Europa
 maiatza 2018>>
alasazogorlrig
  010203040506
07080910111213
14151617181920
21222324252627
28293031      
              
<<ekaina 2018>>
alasazogorlrig
        010203
04050607080910
11121314151617
18192021222324
252627282930  
              
<<uztaila 2018>>
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
3031          
<<abuztua 2018
alasazogorlrig
    0102030405
06070809101112
13141516171819
20212223242526
2728293031    
              
Deialdiak
Euskadi, auzolana