Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak antolatutako Jardunaldiak

Talentuaren ekosistema Europarra: gazteentzak aukera handiak

Data eta lekua: 2017eko abenduak 14, 09:30etatik - 14:00etara. EUROPA Jauregian, Vitoria-Gasteiz.

“Europarako gaitasunen agenda berri bat” markoaren barruan, Europar Komisioak elkarlanean giza kapitala, enplegagarritasuna, eta lehiakortasuna indartzeko apustua egin du. Gaitasunen bereganatzea, enplegagarritasunerako eta arrakastarako tresnak dira. Gaitasun egokiekin, pertsonak, kalitatezko lanpostuetan aritzeko eta hiritar aktibo bezala beren potentzial osoa garatzeko prestatuagoak daude.

Etengabeko aldaketa ezaugarritzat duen egungo testuinguru ekonomiko globalean, hein handi batean, gaitasunek zehazten dute lehiakortasuna eta berrikuntza bultzatzeko talentua. Inbertsioaren erakarpenerako faktore izateaz gain, hazkunde eta enpleguaren sortzapenaren kiribil bertutetsurako katalizatzailea ere bada. Gainera, gizarte kohesiorako paper garrantzitsua du.

Jardunaldiaren webgunera sartu

Jardunaldiaren egitaraua

Jardunaldian izena eman

Antolatutako beste jardunaldiak:

Maila askotako gobernantza, paradiplomazia eta estatuz azpiko erakundeen zeregina ebean: behetik gorako Europaren aldeko apustua

Data eta lekua: 2017eko azaroak 29, 09:30etatik - 14:00etara. San Telmo Museoa/Museo San Telmo, Donostia-San Sebastian.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egingo den “Herritarrekin hizketan; Europaren etorkizunari buruzko hausnarketa bat” izeneko programaren barruan, Donostian egitekoa den kafe-hizketaldian landuko den gaia gaurkotasun handiko gaia da Europan, eta EBren sorrerako balioekin egiten du bat, non demokrazia, askatasuna eta giza eskubideak batera doazen herritarren Europa lortzeko bidean. Horixe da Europako proiektuaren asmo handia, nahiz eta, gaur egun, nortasun-krisi larri batean sartuta egon.

Behetik gora eraikitzen joan ahala gero eta legitimitate gehiago eskuratuko duen proiektua izango da; izan ere, estatuz azpiko lurralde-erakundeek gero eta garrantzi handiagoa izango dute Europa integratuago bat lortuko duen aldaketaren eragile legitimatzaile gisa, gero eta interdependenteagoa den mundu honetan, azkeneko joera protekzionistak gorabehera, non soft diplomazia edo paradiplomazia izango den eraldaketaren eragile nagusi.

Jardunaldiaren webgunera sartu

Jardunaldiaren egitaraua (PDF, 1 MB)

Europa berritzailea, enpresen, unibertsitateen eta gizartearen arteko harreman eredu berri batera

 Data eta lekua: Irailak 25, 09:30etatik - 14:00etara. Deustuko Unibertsitatea. Bilbo. Faculty Club (La Comercial eraikina).

 

Eusko Jaurlaritza Europar Batasuna berak Europaren iragana, oraina eta etorkizunari buruzko eztabaidara batzen da.

Jardunaldiaren helburua da enpresen, unibertsitateen eta gizartearen arteko harreman eredu berrien inguruko gogoeta egitea.

Eztabaida hori beharrezkoa da, lehiakortasun eredu iraunkorrago bat sortu behar dugulako, hiru eragileen arteko lankidetza bultzatuko duena, kalitate handiagoko enplegua bermatu ahal izateko.

Testuinguru horretan, Europako Batzordearen helburua da berrikuntza eta ikerkuntza irekia bultzatzea, Europako ikerketa eremua biziberritzeko eta indartzeko asmoz.

Filosofia horri lotuta, jardunaldiak parte hartzaileak gonbidatu nahi ditu saiakera bat idaztera: Zein neurri har ditzakete, elkarrekin, unibertsitateek, enpresek eta gizarteak, Europa irekiagoa eta lankidetzakoa eraikitzen laguntzeko?
Lan irabazleak IPad Pro bat jasoko du. Gainera, bere lana Europako Eskualdeen Batzordeari emango zaion Policy Brief txostenari erantsiko zaio. Batzordeak Europako beste lurralde batzuetako eztabaidetan idatzitako lanak jasotzea ere espero du.

Euskal eta europar gazteen parte hartze aktiboa lortu nahi da, politikak garatzeko aldaketa prozesu honen parte izan daitezen. Eusko Jaurlaritzak, jardunaldiaren antolatzaileak, apustu hori egin nahi du, Bizkaiko Foru Aldundiak, Europako Eskualdeen Batzordeak eta Orkestrak lagunduta.

 

Jardunaldiaren webgunera sartu

Agenda
Euskadi-Europa
 urtarrila 2018>>
alasazogorlrig
01020304050607
08091011121314
15161718192021
22232425262728
293031        
              
<<otsaila 2018>>
alasazogorlrig
      01020304
05060708091011
12131415161718
19202122232425
262728        
              
<<martxoa 2018>>
alasazogorlrig
      01020304
05060708091011
12131415161718
19202122232425
262728293031  
              
<<apirila 2018
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
30            
Deialdiak
Euskadi, auzolana