Europako Informazioaren Euskal Sarea (EIES)

Euskadi Basque Country

Euskadi.eus-ean sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Aldizkari elektronikoa

Jaso ezazu gaurkotasunari eta Europako informazioari buruzko buletina

 
 
 

Europar Batasuneko lehentasunak, ekimenak eta finantzaketa kirolaren esparruan

Batzordeak Europar Batasunaren kirol politika baten oinarriak ezarri zituen Kirolari buruzko liburu zuria (2007) argitaratu zuenean, baina Lisboako Tratatua (165. artikulua) 2009ko abenduan indarrean jarri zenean hartu zuen lehenengoz Europar Batasunak kirol arloko berariazko eskumena, arlo horretan Estatu Batasunkideen eta eskualdeetako agintarien ekintzak lagundu, koordinatu eta osatzeko.

2011n Kirolaren Europar Dimentsioa garatu zen, eta komunikazio horrek Europaren kirol arloko politiken eta zegozkien jarduera eremuen hiru ardatz nagusiak ezarri zituen:

1. Kirolaren funtzio soziala

o   Dopatzearen aurkako borroka

o   Heziketa, prestakuntza eta trebakuntza kirolean

- Ikasketa dualak

o   Indarkeriaren eta intolerantziaren prebentzioa eta suntsiarazpena

o   Osasuna hobetzea kirolaren bidez

o   Kirolean eta kirolaren bitartez gizarteratzea

 2. Kirolaren dimentsio ekonomikoa

o   Kirolaren arloko egitatezko datuetan oinarrituriko politiken formulazioa

o   Kirolaren finantzaketa iraunkorra

o   Estatuek kirolari ematen dizkioten laguntzei buruzko EBaren arauak aplikatzea

o   Eskualde garapena eta enplegagarritasuna

 3. Kirolaren antolaketa (kirolaren osotasuna)

o   Kirolean gobernatze ona sustatzea

o   Kirolaren berariazko ezaugarriak

o   Kirolarien zirkulazio librea eta naziotasuna

o   Kirol-eragileen eskualdatze eta ekintzei buruzko arauak

o   Kirol lehiaketen osotasuna

o   Europako elkarrizketa soziala kirol sektorean

Jarduera eremu bakoitzean proposaturiko helburuak lortze aldera, Europar Batasunak gomendio, ekinbide, programa eta laguntza multzo bat garatzen du, lantzen dituen urte anitzeko Lan Planetan zehaztuta daudenak.

o   Europar Batasunaren Kirolerako Lan Plana (2017-2020)

o   Europar Batasunaren Kirolerako Lan Plana (2014-2017)

o   Europar Batasunaren Kirolerako Lan Plana (2011-2014)

Europar Batasunaren Lan Planek azterlan, txosten eta aditu-talde multzo bat dute ezarrita jarduera eremu bakoitzerako, eta azkenean Europako agintariek egiten dituzten gomendio edo ondorioekin edo kirol arloan Estatu Batasunkideetarako eta eskualdeetarako erreferentzia izan nahi duten gidalerroekin burutzen dira.

EUROPAKO AGINTARIEN GOMENDIOAK / ONDORIOAK / IRIZPENAK:

o   Osotasuna, gardentasuna eta gobernatze ona kirol gertakari handietan (2016)

o   Kirola eta Europaren balioak (2015)

o   Haurrentzako mugimendu trebetasunak eta gorputz eta kirol ariketak sustatzea (2015)

o   Genero berdintasuna kirolean (2014)

o   EBaren ekonomiari kirolak ekarri diona, bereziki gazteen langabeziari eta gizarteratzeari ekiteko (2014)

o   Partidetan azpijokoa adostea eta kiroleko ustelkeria (2013)

o   Hainbat sektoretan osasunerako onuragarria den gorputz ariketa sutatzea (2013)

o   Kirola berrikuntzaren eta hazkunde ekonomikoaren eragile izateari buruzko ondorioak (2012)

o   Dopatzearen aurkako borroka aisialdiko kirolean (2012)

o   Ustelkeriaren aurkako borroka Europako kirolean (2011)

o   Jokalarien agenteak kirolean (2010)

o   EBaren laguntza handiagoa oinarrizko kirolei (2010)

o   Kirolaren zeregina gizarteratze aktibo baten iturri eta bektore moduan (2010)

 

AZTERLANAK / TXOSTENAK / GIDALERROAK

Aditu taldeek azterlan, txosten eta gidalerro asko egiten dituzte Europar Batasunak kirol arloan dituen jarduera eremu guztiei buruz.

o   Azterlanak, txostenak eta gidalerroak (ingelesez)

Europar Batasunak finantzaketa programa eta deialdi multzo bat dauka, bere helburu eta estrategiekin bat datozenak. Berariazko deialdiak daude kirolera eta kirolaren partaide diren pertsonengana eta erakundeetara bideratuak (Erasmus + kirola), baina eremu orokor edo sektorialeko beste asko ere badaude (hezkuntza, enplegua, energia efizientzia, teknologia berriak eta abar), eta horietan, lotura dela eta, kirolaren arloko erakundeek eta pertsonek ere parte har dezakete.

 

  1. EUROPAKO PROGRAMAK / DEIALDIAK:

EBaren programetan irekita dauden lehiaketa deialdietan parte hartzeko, Europako beste kide batzuekin elkartuta proiektu bat aurkeztu behar da. Proiektuek gehienez 5 urteko egiteratze aldia dute. Bai erakunde publikoek, bai kirol elkarte eta federazioek, unibertsitateek eta heziketa eta ikerketa zentroek eska dezakete finantzaketa eta har dezakete parte proiektuetan.

2014-2020 aldirako finantzaketa esparruan eta arloka edo politiken arabera egituratutako lehentasunen mendean, hauek dira kirol arloko proiektuak finantzatu ditzaketen Europako programak:

a) Erasmus+/kirola programa: Erasmus+ programaren itzalpean berariazko hiru deialdi daude kirol arloan; hona hemen:

- Elkarateak elkarlanean

- Irabazi asmorik gabeko Europako kirol gertakariak

- Elkarteak elkarlanean eskala txikian

Informazio gehiago

b) Erasmus+/heziketa programa: hezkuntza sektorea edo kirol arloko espezializazioa ardatz hartzen duen proiektu orok har dezake parte hezkuntza eta prestakuntzako, lanbide heziketako eta goi mailako hezkuntzako urteko deialdi orokorretan. Asko dira deialdiak. Irekita dauden deialdien alertak ikusi.

Informazio gehiago

c) Horizon 2020 programa: irekitako deialdien bitartez ikerketa, berrikuntza eta teknologia berriak kirolean aplikatzearekin zerikusia duten proiektuak finantzatu daitezke. Programaren deialdiaren alertak ikusi.

Informazio gehiago

d) Enplegu eta berrikuntza sozialeko Europako programa (EaSI)

Informazio gehiago

e) Enpresa txiki eta ertainetarako Europako programa (COSME)

Informazio gehiago

f) Herritarrentzako Europa programa

Informazio gehiago

g) Europa Sortzailea programa (2014-2020)

Informazio gehiago

h) Beste programak: Osasuna, Giza Eskubideak…

  

  1. ESKUALDEKO, MUGAZ GAINDIKO EDO EUROESKUALDEKO LANKIDETZA PROGRAMAK

Programa hauek beren berariazko deialdiak dituzte, eta ez dira sartzen aurreko puntuan identifikatutako Europako programen artean; hona hemen:

- POCTEFA Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V-A Programa. Lehentasunak eta irekitako deialdiak ikusi: https://www.poctefa.eu/programa/que-es-poctefa/

- INTERREG Atlantic Area Programa. Lehentasunak eta irekitako deialdiak ikusi: http://www.atlanticarea.eu/

- Akitania Berria - Euskadi - Nafarroa euroeskualdea: Lehentasunak eta irekitako deialdiak ikusi: http://www.aquitaine-euskadi.eu/es/

  

  1. EUROPAKO EGITURA ETA INBESTIMENDU FUNTSAK (EIE FUNTSAK)

EIE Funtsetara ez da iristen Europako Programetan lehiaketara irekitako deialdien bitartez, baina eskualdeko agintaritzen bitartez lortzen diren finantzabideak dira. Europar Batzordeak txosten xehe bat argitaratu zuen kirolaren potentzialari eta EIE Funtsei buruz agintari publikoentzat, eta horien helburua tokiko eta eskualdeko garapen ekonomikoa da. Txostenaren Esteka

Europar Batasunak kirolari eta arlo horren partaide diren pertsona eta erakundeei zuzendutako programa eta ekinbide propio eta berariazkoen beste multzo bat dauka.

1. Europako Kirol Astea

Europako Kirol Astea, urtero irail amaieran egiten dena, Europako herritarrak gorputz ariketaren bat egiten hastera bultzatzeko ekinbide multzo bat da, eta Europar Batasunaren laguntza jasotzen dute. Eurobarometroaren inkesta batek erakutsi zuen, hain zuzen ere, europarren % 59k nekez edo inoiz ere ez dutela ariketarik edo kirolik egiten. Hori pertsonen osasunerako eta ongizaterako kaltegarria izateaz gain, ekonomiarako ere kaltegarria da, izan ere, horren ondorioz, osasun arretaren gastua handitu egiten baita eta laneko produktibitatea eta enplegagarritasuna murriztu egiten baitira. Horregatik, urtero, herritarrak sentsibilizatzeko, Europar Batasunak Europako Kirol Astea bultzatzen du Europa mailan eta estatu, eskualde eta toki mailan.

2. Kirola eta migratzaileak

Kirolak gizartean duen eginkizunerako, Europar Batasunaren lehentasunetariko bat gizarteratzea da. Kirolak beharrezko potentziala dauka migratzaileak Europar Batasunean neurri handi batean gizarteratzen laguntzeko, pertsonak hurbiltzen dituelako, komunitateak osatzen dituelako eta xenofobia eta arrazismoa bezalako jokabideen aurka borrokatzen duelako. Europar Batasunak migratzaileak gizarteratzeari buruzko jokaera onak elkarri trukatzea errazten du. 2016ko irailean, Batzordeak azterlan bat argitaratu zuen, Europan migratzaileak gizarteratzen kirolak nola laguntzen duen aztertzeko.

Batzordeak, era berean, migratzaileen inklusio sozialaren aldeko proiektuak eta sareak bultzatzen ditu Europako Egitura eta Inbestimendu Funtsen eta Erasmus+ Programaren bitartez. European Sport Inclusion Network – Promoting Equal Opportunities for Migrants and Minorities through Volunteering in Sport (Europako kirol bidezko inklusio sarea: migratzaileentzat eta gutxiengoentzat berdintasuna bultzatzea kiroleko boluntariotzaren bitartez) bezalako proiektuak eta Social Inclusion and Volunteering in Sports Clubs in Europe (Gizarte inklusioa eta boluntariotza kirol klubetan Europan) proiektua finantzatzen dira.

Bestalde, kirolarekin eta immigrazioarekin zerikusia duten proiektuetarako diru-laguntza deialdiak egiten dira, hala nola, “Kirola, iheslariak gizarteratzeko eta beren inklusio sozialerako tresna” edo “Erradikalizatzeko arriskuan dauden gazteen jarraipena eta gidaritza, kirolaren bidez”. Halaber, #BeInclusive EU Sport Awards sariak ere badaude, hau da, kirolaren bidez gizarte egoera ahuleko biztanleriaren inklusio soziala bultzatzen duten proiektuei aitortza ematen dietenak.

Agenda
Euskadi-Europa
 urtarrila 2018>>
alasazogorlrig
01020304050607
08091011121314
15161718192021
22232425262728
293031        
              
<<otsaila 2018>>
alasazogorlrig
      01020304
05060708091011
12131415161718
19202122232425
262728        
              
<<martxoa 2018>>
alasazogorlrig
      01020304
05060708091011
12131415161718
19202122232425
262728293031  
              
<<apirila 2018
alasazogorlrig
            01
02030405060708
09101112131415
16171819202122
23242526272829
30            
Deialdiak
Euskadi, auzolana